Politika -

KLIMA ALDAKETA

Ahal Dugu, pozik legeak EAJ behartu duelako Subillan esploratzeari uko egitera

Apirilaren 10ean onartutako Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Legeak debekatu egiten ditu erregai fosilen zundaketak eta prospekzioak.

Subillan gasa esploratzeko orubea. EITBren bideo batetik lortutako argazkia.
Subillan gasa esploratzeko orubea
Subillan gasa esploratzeko orubea. EITBren bideo batetik lortutako argazkia.

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pilar Garrido Podemos Ahal Duguko koordinatzaile nagusiak eta Juantxo Lopez de Uralde Unidas Podemoseko diputatuek astelehen honetan pozik hartu dute "azkenean" legediak EAJ "garaitu" izana, Subillan gasa esploratzeari uko egin baitio.

Podemoseko bi ordezkariek prentsaurrekoa eman dute Gasteizen, apirilaren 10ean Kongresuak onartutako Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Legea balioesteko, Senatuak oraindik berretsi behar duena.

Arau berriak Eusko Jaurlaritzan parte hartzen duten alderdien aldeko botoa ere jaso zuen (EAJ eta PSE-EE), eta, besteak beste, erregai fosilen zundaketa eta prospekzioak debekatzen ditu.

Legedi berriak atzeraeraginik ez duen arren, Eusko Jaurlaritzak Subillako Armentia-2 putzuan gasa esploratzeari uko egin diola iragarri zuen larunbatean, ustiatzeko aukerarik ez badago "zentzurik ez" duela iritzita.

Garridoren hitzetan, "borroka txiki bat" irabazi dute, eta Lopez de Uralde pozik agertu da Eusko Jaurlaritzaren erabakiarekin.

Hala ere, Podemos Ahal Duguko koordinatzaileak enpresa elektriko handien interesekin "lerrokatuta" egotea egotzi dio Iñigo Urkulluren exekutiboari, "osasun publikoa gutxi errespetatzen dutelako" eta "pobrezia energetikoa handitzen laguntzen dutelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Frackinga Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Ingurumena Gas naturala