Politika -
Arabako PP
Iñaki Oyarzabal berrautatu dute Arabako PPko presidente, botoen % 94,33arekin
Aurkeztutako hautagaitza bakarra izan da Oyarzabalena. Gainera, konpromisarioek Ana Salazar aukeratu dute idazkari nagusi.
EITB Media | Agentziak
Gasteizen, Arabako PPren 15. Kongresuan, Iñaki Oyarzabal berrautatu dute popularren presidente, konpromisarioen bozen % 94,33arekin.
Oyarzabalena izan da Probintzia Kongresuan aurkeztu den hautagaitza bakarra eta “Araba arabarrentzat berreskuratzeko” konpromisoa agertu du. “Lantaldea indartuta dago, elkarrekin gaude, gogotsu eta alderdia Arabako indar nagusi bilakatzeko asmoz” daudela azpimarratu du presidenteak.
Gainera, Ana Salazar idazkari nagusi aukeratu dute Arabako PPko ordezkariek.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea