Publizitatea
Itxi

2021/05/11

14:13

Politika

alarma egoeraren amaiera

Zupiria: "Sanchezek ostiralean erantzun zion Urkulluri eskaerari ezezkoa emateko"

E. G. | EITB MEDIA

Jaurlaritzaren eledunak gogorarazi du lehendakariak apirilaren 22an bidali ziola gutuna Espainiako presidenteari. Erantzunean Lurralde arteko Osasun Batzordera jotzeko ihardetsi zion Sanchezek.

  • Bingen Zupiria

    Zupiria, aurreko prentsaurreko bateko argazkian. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak argitu duenez, Iñigo Urkullu lehendakariak Pedro Sanchezi alarma egoera luzatzeko eskaeraren gutunari joan den ostiralean, maiatzaren 7an, erantzun zion Espainiako presidenteak, LABIren bilera hasi baino ordubete lehenago.

Gobernu bileraren ostean egindako agerraldian egin ditu adierazpenak Zupiriak. Jaurlaritzaren eledunak gogorarazi du, Euskadiren egoera epidemiologikoarekin arduratuta, lehendakariak apirilaren 22an eskatu ziola Espainiako gobernuburuari alarma egoera luzatzea. Sanchezen erantzun formala joan den ostiralean jaso zuen Jaurlaritzak, alarma egoeraren osteko neurriak iragartzeko ordu gutxi falta zirenean.

Sanchezek alarma egoera luzatzeari uko egin zion bere erantzunean, eta pandemia garaian garatutako "koogobernantza oparoaren kultura" nabarmendu zuen. Horren ildoan, gogorarazi zion Lurraldeen arteko Osasun Batzordea dela erkidegoek erantzun bateratuak hartzeko foroa, eta bertan hartzen diren erabakiak "bete beharrekoak" direla erantsi.

Zupiriak berak eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuak deitoratu dutenez, alarma egoera "goizegi" kendu du Espainiako Gobernuak.

Azkenik, Auzitegi Gorenak Kanarietako etxeratze agindua baimentzen badu Jaurlaritzak zer egingo duen galdetu diote Zupiriari.  "Jaurlaritzak ez du auzi horren judizializazioan sartuko. Gorenak bere ebazpena ematen duenean, aztertu egingo dugu, eta erabakiren bat hartu behar bada, hartuko dugu, ala ez", nabarmendu.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;