Itxi

Politika

Kitchen auzia

Cospedal eta senarra inputatu dituzte Kitchen auziagatik

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Funtzionario-eroskeria, diru publikoa bidegabe erabiltzea eta influentzia-trafikoa egotzi dizkiete. Ministro ohiak ekainaren 29an deklaratu beharko du, eta senarrak, berriz, hilaren 30ean.

  • Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusi ohia.

    Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusi ohia.

Luis Barcenas PPko diruzain ohiari espioitza egiteagatik Kitchen auzia ikertzen ari den epaileak inputatu gisa deitu ditu Maria Dolores de Cospedal alderdiko ministro ohi eta idazkari nagusi ohia eta Ignacio Lopez del Hierro senarra.

Manuel Garcia Castellon Auzitegi Nazionaleko epaileak funtzionario-eroskeria, diru publikoa bidegabe erabiltzea eta influentzia-trafikoa egotzi die. Ministro ohia ekainaren 29rako deitu dute deklaratzera eta, haren senarra, berriz, hilaren 30erako.

Jose Luis Ortiz Cospedalen Kabineteko buru ohiak ere epailearen aurrean eseri beharko du ekainaren 30ean. Uztailaren 1ean, berriz, Luis Barcenas PPko diruzain ohiari espioitza egiteagatik inputatu dauden Jose Manuel Villarejo komisario ohia eta Francisco Martinez Segurtasuneko Estatu idazkari ohiak deklaratuko dute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena