Publizitatea
Itxi

2021/06/24

16:04

Politika

Indultuak

Ciudadanosek indultuen aurkako helegitea aurkeztuko du Auzitegi Gorenean

EITB MEDIA

Auzitegiak helegitea ebatzi bitartean, kautelazko neurri gisa, bederatzi buruzagi independentistak kartzelara itzultzea eskatuko dute.

  • Ines Arrimadas. Argazkia: EFE.

    Ines Arrimadas. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ines Arrimadas Ciudadanoseko presidenteak, Jose Maria Espejo-Saavedra diputatuak eta Carlos Carrizosa alderdiak Katalunian duen buruak helegitea aurkeztu dute ostegun honetan Auzitegi Gorenean, Espainiako Gobernuak Kataluniako buruzagi independentistei emandako indultuen aurka.

Preso bakoitzeko bat jarri dute, "norbanako gisa", eta haien zilegitasuna da helegitea aurkeztu duten hiru horiek zirela hain zuzen ere 2017an Kataluniako Parlamentuan diputatu gisa lanean zebiltzanak "legez kanpoko prozeduren bidez iragankortasun-legeak eta erreferendum legea izapidetu zirenean".

Edmundo Bal Ciudadanoseko bozeramaileak gogorarazi duenez, "politikan parte hartzeko eskubidea kendu zitzaienez, haiek konstituziokontrakotasun-errekurtsoa jarri zuten Auzitegi Konstituzionalean, eta irabazi egin zuten".

Eskubide onaren itxura

Bozeramaileak, eta aldi berean Estatuaren abokatua denak, azaldu duenez kautelazko neurriak egokiak izan daitezen, eskubide onaren itxura eta atzerapenaren arriskua bete behar dute. Lehenengoari dagokionez, Fiskaltzaren eta Gorenaren Bigarren Salaren irizpideekin "indultuak ezin dira ulertu", arrazoia duenaren itxurak bere alde egiten duela gogorarazi du.

Horrez gain, "interes orokorretarako" arriskua dagoela gaineratu du berehala espetxeratu ezean, eta bi egoera posible aipatu ditu: Espainiatik kanpora alde egiteko aukera, "agerikoa dirudielako atzerrian azpiegitura dutela ihes egiteko", eta delitua errepikatzeko arriskua, "berriro egingo dutelako".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;