Publizitatea
Itxi

2021/06/26

19:41

Politika

ESTATUS BERRIA

"Euskadi nazioa dela aitortzen duen akordio berria egitea" defendatu du Atutxak

EITB MEDIA | AGENTZIAK

EAJren "negoziatzeko gaitasuna" goraipatu du BBBko buruak eta horri esker "euskal alderdi gehienen adostasuna" lortuko dutela esan du.

  • Itxaso Atutxa Lekeitioko batzokiaren mendeurren ekitaldian. Argazkia: @eajpnvbizkaia

    Itxaso Atutxa Lekeitioko batzokiaren mendeurren ekitaldian. Argazkia: @eajpnvbizkaia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Euskal Autonomia Erkidegoaren estatus berriari buruzko eztabaida mahai gainean dago berriz ere, Iñigo Urkullu lehendakariak egindako azken adierazpenen ostean.

Gaur, Itxaso Atutxa Bizkaiko EAJko presidentea Lekeitioko Batzokiaren mendeurrenaren ospakizunean izan da, herriko militanteei omenaldia eginez, eta haien aurrean, bere alderdiak "elkarrizketarako eta akordiorako duen gaitasuna" defendatu du, eta konbentzituta agertu da "euskal alderdien artean ahalik eta adostasun handiena" lortuko dutela.

"Euskadi nazioa dela aitortzen duen, aldebikotasun harremana ezartzen duen eta euskal herritar guztiek demokrazian eta askatasunean bozkatu ahal izango duten itun berri baten" alde egiten duela esan du Atutxak.

BBBko presidentearen iritziz, alderdi jeltzaleak "behin eta berriz" erakutsi du "akordioaren eta elkarrizketaren alderdia" dela, eta gaitasun horiek "euskal herritarrentzako ongizate maila handiagoa" lortzeko balio dutela. Ildo horretan, "Mundura irekita dagoen Euskadi indartsu eta anitzaren alde" laneran jarraituko dutela adierazi du, "autogobernu gehiago eta hobea duen Euskadi baten alde, gure etorkizuna erabaki ahal izateko eta ongizate handiagoz gozatu ahal izateko".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;