Politika -

Gaitzespen adierazpena

EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk 13/13 sumarioaren makroepaiketa gaitzetsi dute

Talde parlamentarioek testu bat sinatu dute, "Estatuko sektore batzuek bultzatutako estrategia politiko-judiziala" salatzeko, "operatibo horiek garatzen jarraitzen baitute, 'dena ETA da' printzipio salatzailea oinarri hartuta".

13/13 sumarioan auzipetutakoetako batzuk, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB
13/13 sumarioan auzipetutakoetako batzuk, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB
13/13 sumarioan auzipetutakoetako batzuk, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehenean, uztailak 12, Auzitegi Nazionalean hasiko den 13/13 sumarioa bezalako epaiketak egitea arbuiatu dute ostiral honetan EAJren, EH Bilduren eta Elkarrekin Podemos-IUren talde parlamentarioek ohar batean.

Arantza Zulueta, Iker sarriegi, Jon Enparantza, Julen Zelarain, Naia Zuriarrain, Saioa Agirre, Nerea Redondo eta Juan Mari Jauregi daude auzipetuta, eta 77 urtetik gorako kartzela-zigorrak eskatu dituzte haientzat.

Aipatutako hiru talde parlamentarioek testu bat sinatu dute, "Estatuko sektore batzuek bultzatutako estrategia politiko-judiziala" salatzeko, "operatibo horiek garatzen jarraitzen baitute, 'dena ETA da' printzipio salatzailea oinarri hartuta".

Alderdi horien iritziz, "13/13 makroepaiketa denboraz eta lekuz kanpo dago, eta gure herrian bizikidetza demokratikoa eraikitzearen kontrako norabidean doa".

EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk berretsi dute "oso larria" dela gaur egun horrelako epaiketak mantentzea, eta guztion artean bake eta bizikidetza etorkizun bat eraikitzeko konpromisoa adierazi dute, "iraganeko estrategiak, jarrerak eta portaerak baztertuz", euskal gizarteak eskatzen duen norabidean aurrera egitea eragozten baitute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Espainiako Gobernua Espainia Epaiketak EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi