Politika -

Salamancan

Hasi da Presidenteen Biltzarra, lehendakariaren parte-hartzearekin

Batzorde Mistoa ostegunerako deitu ondoren hartu zuen Iñigo Urkulluk Salamancako gaurko goi-bileran parte hartzeko erabakia. Bertan da Maria Chivite ere. Bestalde, Pere Aragones ez da biltzarrean izango.

Urkullu lehendakaria, Revilla (Kantabria), Barbon (Asturias) eta Feijoo-rekin (Galizia). Argazk: EFE
Urkullu lehendakaria, Revilla (Kantabria), Barbon (Asturias) eta Feijoo-rekin (Galizia). Argazk: EFE
Urkullu lehendakaria, Revilla (Kantabria), Barbon (Asturias) eta Feijoo-rekin (Galizia). Argazk: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

09:30etan hasi da Autonomia Erkidegoetako Presidenteen XXIV. Biltzarra Salamancan, Estatuaren eta erkidegoen arteko maila goreneko lankidetzarako organo gorena. Bertan dira Iñigo Urkullu lehendakaria, ostegun honetan Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa biltzea adostu ostean, eta baita Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidentea ere.

Eneko Andueza eta Idoia Mendia sozialistek behin eta berriro esan zuten "garrantzitsua" zela Urkulluk goi-bileran parte hartzea. Hala ere, Batzorde Mistoa deitu ondoren eman zuen lehendakariak bere erabakiaren berri, bileran gai "garrantzitsuak" jorratuko direla kontuan hartuta. Besteak beste, covid-19aren pandemiaren egoeraz, txertaketa prozesuaz eta Europako funtsez eztabaidatzea espero dute.

Zentzu horretan, Urkulluk Euskadirekin "aldebikotasuna modu ezberdinean" lantzeko deia egin zion Pedro Sanchez presidenteari, eta Gernikako Estatutua osatzeko transferentzien eskualdatzea berriro aktibatzea espero du.

Bestalde, Pere Aragones Generalitateko presidenteak igararri bezala, bileran parte ez hartzea erabaki du. Patricia Plaja Kataluniako Gobernuko bozeramaileak gogorarazi duenez, Generalitateko presidentearen eta Pedro Sanchezen arteko harremana "aldebikoa da, ez alde anitzekoa".

Horren aurrean, Sanchezek deitoratu egin du Aragones bilera horretara ez joatea, horrela katalanek gai "oso garrantzitsuetan" ahotsik ez dutela izango argudiatuta. Gainera, elkarrizketa "berez balio bat" dela berretsi du presidenteak, eta PPren erkidegoetako presidenteei zuzendu zaie, bilera "elkarrizketarako" erabil dezaten, eta ez "alderdien arteko borrokarako".

Autonomia Erkidegoetako Presidenteak, gaur, Salamancan.

Autonomia Erkidegoetako Presidenteak, gaur, Salamancan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak Berriak Politika Euzko Alderdi Jeltzalea PSOE Iñigo Urkullu Lehendakaria Kontzertu Ekonomikoa Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua Idoia Mendia bideoak Pedro Sánchez Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Pere Aragonès bideoak Eneko Andueza gaur Kataluniako Gobernua