Itxi

2021/10/07

08:10

Politika

AUZITEGIAK

Auzitegi Konstituzionalak espetxe iraunkor berrikusgarria babestu du, PSOEren helegitea baztertuta

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak kartzela iraunkor berrikusgarria konstituzionala dela ebatzi du, aldeko zazpi botorekin eta kontrako hirurekin.

  • Auzitegi Konstituzionala, kanpotik

    Auzitegi Konstituzionala, kanpotik.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak kartzela iraunkor berrikusgarria konstituzionala dela ebatzi du, eta, beraz, atzera bota du PSOEk aurkeztutako helegitea.
Zigorra berrikusteko epeak 25 eta 35 urte artekoa izaten jarraituko du, eta ez dira 15 edo 29 urtera jaitsiko.

Atzo egindako bozketan, hamar magistratuetatik zazpi espetxe iraunkor berrikusgarriaren alde agertu ziren. Aitzitik, Juan Antonio Xiol, Candido Conde-Pumpido eta Maria Luisa Balaguer magistratuek boto partikularra eman zuten.

Gauzak horrela, Mariano Rajoy Espainiako presidente zela gehiengo osoa baliatuta onartutako neurria bere horretan geldituko da.

Dagoeneko espetxe iraunkor berrikusgarria aplikatu dute zenbait kasutan Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, 2019an Atxurin alaba hil zuen amaren kasuan eta Kasedako hilketan, esaterako.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;