Itxi

2021/10/18

15:37

Politika

Urriaren 18ko Adierazpena

Foro Soziala: "Konpromiso multilateralak lor daitezen, ekosistema egokia sortzeko unea da"

E.L. | EITB Media

Foro Sozial Iraunkorrak "urrats garrantzitsu eta beharrezko" gisa baloratu du ezker independentistak egin duen adierazpena. Brian Currinen hitzetan, "ezinbesteko" adierazpen "iraultzailea" da. Berghof Fundazioak adierazpen "ausarta" txalotu du.

  • Agus Hernán, Nekane Altzelai eta Nazario Oleaga. Argazkia: EFE

    Agus Hernán, Nekane Altzelai eta Nazario Oleaga. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Foro Sozial Iraunkorrak "urrats garrantzitsu eta beharrezko" gisa baloratu du ohar batean, ezker independentistak gaur egin duen 'Urriaren 18ko Adierazpena'.

"Duela hamar urteko erabakia berretsiz, eragindako kaltea onartuz, ETAren biktimekiko enpatia eta hurbiltasuna adieraziz, biktima guztiek errekonozimendu eta erreparaziorako duten eskubidea onartuz eta presoen auziari konponbidea ematearen garrantzia azpimarratuz", nabarmendu du.

Bestalde, eragile instituzional, politiko, sozial eta sindikal guztiei dei egin die "dagokion balioa eman diezaioten" adierazpen honi, Aieteko Nazioarteko Konferentziaren X. urteurreneko testuinguru sinbolikoan egindakoa, urriaren 20aren bezperetan, ETAk bere jarduera armatuaren amaiera iragarri zuen egunean, alegia.

Foro Sozial Iraunkorrak uste du iritsi dela "kontakizunaren bataila delakoaren inguruko eztabaida politiko katramilatua eztabaida sosegatu eta konstruktibo batera igarotzeko unea".

"Indarkeria erabili duen agente bakoitzaren erantzukizunak, jakina, banakakoak eta besterenezinak dira", gaineratu du.

Kritikoa, partekatua eta konstruktiboa

Foro Sozialaren ahotan, "garaia da ekosistema egoki bat sortzeko, arrazoizko epe batean, konpromiso multilateralak lor daitezen, bakoitzak bere erantzukizunak bere gain hartuz, alde bakoitzak bere erantzukizuna har dezan eragindako indarkerien aurrean".

"Erantzukizun propioa hartzeak kritikoa, partekatua eta konstruktiboa izan behar du", nabarmendu duenez.

Azkenik, "espero dugu eragile guztiek erantzukizunez jokatuko dutela gizarte bezala aurrean dugun erronka garrantzitsuaren aurrean: memoria kritiko inklusibo batetik abiatuta, bizikidetza demokratikoa eraikitzea, gizarte-adiskidetzearen beharrezko oinarriak sentitzeko. Hori baita gertatutakoa ez errepikatzeko berme bakarra", adierazi du.

Currinen hitzetan, "ezinbesteko" adierazpen "iraultzailea" da

Brian Currin nazioarteko bitartekariak uste du "ezinbesteko" adierazpen "iraultzailea" dela, eta guztiek "bake eta bizikidetzarako bidean pauso esanguratsu" bezala hartzea espero du.

Nazioarteko gatazken konponbidean adituak azpimarratu duenez, ezker abertzalearen agiria "iraultzailea eta ezinbestekoa da".

"Euskal Herrian eta Espainia osoan, bake eta bizikidetza iraunkorra lortzeko pauso esanguratsu bezala hartzea espero dut", erantsi du.

Bestalde, Berghof Fundazioak adierazpen "ausarta" txalotu du txio batean. "Bake eta elkarbizitza demokratikorako bidean pauso erabakigarria da", esan du:

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;