Itxi

2021/10/19

09:21

Politika

ELKARRIZKETA

Zupiria: "Egiteke dauden zereginen artean daude memoria eta biktima guztien duintasuna berrezartzea"

Onintza Aiestaran | EITB Media

EH Bilduren eta Sorturen Urriaren 18ko Adierazpenaren harira, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu du garrantzitsua dela ETAren biktimak identifikatzen dituela mezuaren hartzaile gisa eta konpromisoa hartzen duela horien mina arintzeko.

  • Bingen Zupiria, Radio Euskadin

    Bingen Zupiria, Radio Euskadin

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

EH Bilduren eta Sorturen Urriaren 18ko Adierazpena erreakzio soka luzea eragiten ari da. Atzo Aieten publiko egin zuten adierazpenean "bere" egin zuten ETAren biktimen mina, eta "hura ez zela inoiz gertatu behar" nabarmendu zuten. Eusko Jaurlaritzako bozeramailea hurrengo hilabeteetara begira jarri da, eta oraindik egiteke dauden zereginen artean aipatu ditu memoria eta biktima guztien duintasuna berrezartzea.

Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan, Bingen Zupiriak nabarmendu du ETAren biktimak identifikatzen dituela mezuaren hartzaile gisa eta konpromisoa hartzen duela horien mina arintzeko

Bestalde, atzo ezker independentistak egindako adierazpenetik esaldi bat azpimarratu du Zupiriak: "Modu irmo, ausart eta arriskatuan bide erabat baketsuen aldeko apustua egin zuten haiek arrakasta erabatekoa eta eztabaidaezina lortu dute". Hala ere, Jaurlaritzako bozeramaileak, ezker abertzalearen lana baino, euskal gizarte osoaren lana goraipatu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;