Itxi

2021/10/22

11:32

Politika

Elkarrizketa

Arkaitz Rodriguez: "Sortu hausnarketa egiten ari da ongietorrien inguruan"

EITB Media

Sorturen idazkari nagusiak esan du "hausnarketa" egiten ari direla ETAko presoak espetxetik ateratzen direnean egiten zaizkien ongietorrien inguruan, badaudelako biktimak "modu eraikitzailean eta pribatuan" hori eskatu diotenak.

0:32
Arkaitz Rodriguez
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Arkaitz Rodriguez Sorturen idazkari nagusiak esan du "hausnarketa" egiten ari direla ETAko presoek espetxea uzten dutenean egiten diren ongietorrien inguruan, "euskal independentistek" ez baitiote "entzungor" egingo ETAko biktima batzuek "modu eraikitzailean eta pribatuan" egindako eskaerari. Hori horrela, "independentismo ezkertiarra bere esku dagoena egiten saiatuko da", bere esanetan.

Otegik Eibarren egindako adierazpenen harira ("presoak ateratzeko Aurrekontuak bozkatu behar baditugu, egingo dugu" esan zuen), Sorturen buruzagiak argi adierazi nahi izan du EH Bilduk "hipotesi gisa ere ez" duela planteatzen "sakabanaketaren amaiera Estatuko Aurrekontu Orokorrarekin lotzea". Horregatik, "preso horiei gainerakoei aplikatzen zaien legedia ezartzea" eskatu du.

Astelehenean Aieten ezker abertzaleak egin zuen adierazpena dela eta, Rodriguezek Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan esan du ez dela "erraza izan Aieteko pausoa ematea", izan ere, militanteak kexu dira norabide horretan pausoak ematen dituzten bakarrak direlako. Horren aurrean, "pedagogia handia" egin dutela azpimarratu du, pauso horiek beharrezkoak direla ulerrarazten saiatzen ari direla. Rodriguezek gaineratu du ezker abertzaleko militante askoren "mezu ugari" jaso dituztela adierazpen hargatik zoriontzen.

EAJk eta Espainiako Gobernuak EH Bilduri urrats gehiago eskatu izanaz, berriz, ezker abertzalearen ordezkariak esan du ez duela ulertzen eragile horien haserrea, eta ezkerreko independentisten autokritika politiko "handiena ETA euskal politikaren ekuaziotik kentzea" izan dela nabarmendu du. Sorturen buruzagiarentzat, Aietekoarekin agerian geratu da emandako pausoak "sekula ez direla nahikoa izango".

Espainiako eskuindarrak eta ultraeskuindarrak "bakearen etsaiak" direla adierazi du, eta "batzuetan Urkulluk eta EAJk bakearen etsaien agendarekin bat" egiten dutela. Atzo Eusko Legebiltzarrean gertatutakoa gogorarazi du hori arrazoitzeko. EH Bildu izan zen adierazpen horretatik kanpo geratu zen bakarra, baina egun batzuk lehango PPk "adierazpen berbera aurkeztu zuen Senatuan eta Kongresuan, eta EAJ, PSOE eta Podemosek uko egin zioten".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;