Politika -

Auzitegi Nazionala

15 urteko beste kartzela zigor bat onartu du Marisol Iparragirrek

Fiskalak azaldu duenez, aitorpena gorabehera, ezin izan du zigor-eskaera murriztu, Iparragirrek aitortutako hondamen terroristen deliturako aurreikusitako gutxienekoa eskatzen baitzuen behin-behineko ondorioetan.

Marisol Iparragirre ETAko buruzagi ohi historikoa. Argazkia: EFE.
Marisol Iparragirre ETAko buruzagi ohi historikoa. Argazkia: EFE.
Marisol Iparragirre ETAko buruzagi ohi historikoa. Argazkia: EFE.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marisol Iparragirre Anboto ETAko buruzagi ohi historikoak, 1996an Amurrion (Araba) eraikitzen ari ziren epaitegietan egindako atentatua agindu zuela aitortu du Auzitegi Nazionalean egindako epaiketa batean, eta hamabost urteko kartzela zigorra onartu du.

Fiskalak ikustaldian azaldu duenez, akusatuak aitortu arren, ezin izan du zigor-eskaera murriztu; izan ere, behin-behineko ondorioetan, Iparragirrek aitortutako hondamen terroristen deliturako Zigor Kodean aurreikusitako gutxienekoa eskatzen zuen.

2019ko irailaren 4an Frantziako buruzagiek Espainiaren esku utzi zuten, han zigorra bete ondoren. Espainian 12 auzi zabalik zituen. Astelehen honetako epaiketarekin dagoeneko bederatzi egin dizkiote Auzitegi Nazionalean.

Anbotok dagoeneko zigor luzeak pilatu ditu Auzitegi Nazionalaren aldetik; azkena, aurreko epaiketan onartutako 15 urteko espetxe zigorra, duela bi hilabete, adostasun akordio batera iritsi ostean.

Orduan aitortu zuen Juan Carlos erregearen hilketa agindu zuela 1997an Bilboko Guggenheim Museoaren inaugurazioan, eta, beraz, Fiskaltzak 27 urtetik 15era murriztu zuen zigor eskaera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Juan Carlos I.a Presoak ETA Epaiketak Eguneko albisteak Albisteak