Itxi

Politika

Ikus-entzunezkoen legea

ERCk iragarri du ez duela Estatuko Aurrekontuen kontrako betorik jarriko Senatuan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Ikus-entzunezkoen legearen negoziazioari emango dio lehentasuna ERCk, plataforma handiek beren edukiaren zati bat katalanez, euskaraz eta galegoz eskainiko dutela bermatzeko.

  • Gabriel Rufian ERCko bozeramailea Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE

    Gabriel Rufian ERCko bozeramailea Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE

ERCk jakinarazi du ez duela Estatuko Aurrekontu Orokorren aurrean osoko zuzenketarik aurkeztuko Senatuan, ikus-entzunezkoen lege-proiektuaren harira Espainiako Gobernuarekin abiatu duen negoziazioari lehentasuna emateko asmoz.  

Plataforma handiek beren edukiaren zati bat katalanez, euskaraz eta galegoz emango dutela bermatu nahi du ERCk.

Puntu horretan akordiorik ez badago, zuzenketa partzialak aurkeztuko dituztela iradoki dute, EFE agentziak zabaldu duenez.

Osoko zuzenketak aurkezteko epea ostiral honetan (12:00) bukatuko da, eta zuzenketen inguruko eztabaida abenduaren 9an eta 10ean egingo dute Senatuan.

Gabriel Rufianek adierazi du bere alderdiarentzat "oso garrantzitsua" dela Espainiako Gobernuarekin negoziatzen jarraitzea eta ikus-entzunezkoen lege-proiektuaren gainean akordio bat adostea.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena