Politika -

PRESOAK

Bilboko manifestazioaren ordez herriz herri mobilizazioak egingo ditu Sarek urtarrilaren 8an

Pandemiaren egungo bilakaera eta Bilboko urteroko hitzorduan 100.000 pertsona inguru elkartzen direla kontuan izanda hartu du erabakia Sarek.

Joseba Azkarraga Sarek Gasteizen eskaini duen prentsaurrekoan. Argazkia: @sare_herritarra
Joseba Azkarraga Sarek Gasteizen eskaini duen prentsaurrekoan
Joseba Azkarraga Sarek Gasteizen eskaini duen prentsaurrekoan. Argazkia: @sare_herritarra

Onintza Aiestaran | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sarek urtarrilaren 8rako Bilbon deituta zuen manifestazioa bertan behera utzi du eta, horren ordez, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako udalerrietan elkarretaratzeak egingo ditu 17:00etan hasita.

Gaur goizean Gasteizen eskaini duen prentsaurrekoan Sarek azaldu duenez, hausnarketa sakona egin ondoren erabaki dute urtarrilaren 8an Bilbon egitekoa zen "manifestazio jendetsua" Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako herrietara eramatea.

"80.000 eta 100.000 pertsona artean elkartzen dituen mobil bat deitzea arduragabekeria dela eta Sarek kosta ala josta saihestu egin nahi du hau", adierazi du Bego Atxa Sareko bozeramaileak.

Hala ere, Sarek eutsi egiten dio Bilbon plazaratu nahi zuen aldarrikapenari: "Urtarrilaren 8 honetan inoiz baino beharrezkoago ikusten dugu aldarrikapena bizirik mantentzea eta Euskal Herriko herri guztietako kaleak betetzea bidea egiten jarraitzeko: bizikidetzarako bidea, bakerako bidea, etxerako bidea".

Antolatzaileek ziurtatu dutenez, segurtasun neurri guztiak beteta egingo dira urtarrilaren 8ko mobilizazioak.

Bestalde, Sarek eutsi egingo dio urtarrilaren 8 goizerako Euskalduna Jauregian iragarritakoari. Besteak beste, mahainguru bat egingo dute eta bertan parte hartuko dute ETAren, GALen eta poliziaren indarkeriaren hainbat biktimak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bilbo albisteak Presoak argazkiak ETA Eguneko albisteak Albisteak Protestak gaur Terrorismoaren Biktimak GAL gaur