Politika -
Espedientearen filtrazioa
Bizkaiko Diputazioak 'Melchor Gil auzia' ikertzen jarraitzen du
Ikerketa amaitzean edota datu esanguratsuren bat izaten dutenean, xehetasun guztiak azalduko dituztela esan du Juan Maria Aburtok.
Erredakzioa
Bizkaiko Foru Diputazioak Melchor Gil Bizkaiko PSEren idazkariordearen espediente fiskala komunikabideetara nork filtratu zuen argitzeko ikerketarekin aurrera jarraitzen du, Juan Maria Aburto Aldundiko bozeramaileak jakitera eman duenez.
Bizkaiko Gobernuak egindako bileraren ostean, Aburtok esan du ikerketa amaitzean edo datu esanguratsuren bat izaten dutenean xehetasun guztiak publiko egingo dituela Bizkaiko Diputazioak.
Bizkaiko Ogasunak uste du Melchor Gilek iruzurra egin duela eta Fiskaltzak ikerketa bat jarri zuen martxan, eta zenbait komunikabidek Gilen espediente fiskala publiko egin zuten.