Politika -

PARLAMENTO EN LAS ONDAS

"Aurrerapauso garrantzitsutzat" jo dute euskal alderdiek Mikel Zabalza biktima gisa aitortzea

Legebiltzarreko taldeek positibotzat jo dute Mikel Zabalza indarkeria politikoaren testuinguruan, "giza eskubideen urraketen biktima" izan zela aitortzea.

Ekain Rico eta Iñigo Martinez gaur Radio Euskadin. Argazkia: EITB Media
Ekain Rico eta Iñigo Martinez gaur Radio Euskadin. Argazkia: EITB Media
Ekain Rico eta Iñigo Martinez gaur Radio Euskadin. Argazkia: EITB Media

play icon 11:20

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aitor Urrutia eta Ekain Rico EAJko eta PSEko legebiltzarkideek "aurrerapauso garrantzitsutzat" jo dute Mikel Zabalza Estatuko funtzionarioek egindako torturen eta hilketaren biktima gisa aitortu izan, "biktimentzako egia eta justizia" lortzeko. Radio Euskadiko Parlamento en las Ondas saioan nabarmendu dutenez, "Euskadi gai izan da herri honetan era guztietako indarkeriaren biktima guztiak aitortzeko aukera ematen duen legedia garatzeko".

EH Bilduko Mikel Oterok eta Elkarrekin-Podemos-IUko Iñigo Martinezek ere positibotzat jo dute Mikel Zabalza motibazio politikoko indarkeriaren biktima izan dela aitortzea, baina "kasu gehiago ikertzeko" ere eskatu dute. Gogoan izan dituzte torturak jasandako 4.000 pertsonak, manifestazioetan hildako dozenaka lagunak eta atentatu parapolizialen biktimak, eta erantzukizun penalak lortu behar direla esan dute.

Carmelo Barrio PPko legebiltzarkideak esan du Zabalzarekin gertatutakoaren froga berririk badago edo antzeko beste kasu batzuetan agertzen badira, auzitegiek hartu beharko dituztela erabakiak eta kasu horiek "Estatuko segurtasun indarrak erasotzeko ez erabiltzeko" eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Albisteak Alderdi Popularra Nafarroa Eusko Jaurlaritza Alderdi politikoak EH Bildu Gipuzkoa PSE-EE Araba Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Polizia abusuen biktimak