Politika -

Espetxe politika

Iñaki Reta presoa Zaballako espetxera lekualdatu dute

2021ean Frantziak Espainiaren esku utzi ostean, Auzitegi Nazionalak sei urteko kartzela-zigorra ezarri zion ETAren azpiegitura taldeko kide izatea egotzita.

Zaballako espetxea.
Zaballako espetxea.
Zaballako espetxea.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Reta de los Frutos preso elorriarra Soto del Realeko (Madril) espetxetik Zaballako kartzelara lekualdatu dute, Etxeratek sare sozialen bidez jakinarazi duenez.

Reta 2015ean atxilotu zuten Frantzian, eta ezarri zioten zigorra bete ostean, 2021eko ekainean, Espainiaren esku utzi zuten.

Auzitegi Nazionalak sei urteko kartzela-zigorra ezarri zion, ETAren azpiegitura taldeko kide izatea egotzita. Soto del Realen egon da zigorra betetzen, Zaballara ekarri duten arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Politika Araba Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak Bakea Euskadin Espetxe politika Añanako Kuadrilla gaur