Politika -

Memoria historikoa

Ernaik Barakaldoko gurutze frankista bota du

Ezker abertzalearen gazte erakundeak azpimarratu du Bizkaian jada ez dela geratzen "monumentu frankista publikorik".

Barakaldoko gurutze frankista zegoen tokia. Argazkia: Ernai
Barakaldoko gurutze frankista zegoen tokia. Argazkia: Ernai
Barakaldoko gurutze frankista zegoen tokia. Argazkia: Ernai

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ernaik Cabo Quilates itsasontziaren gurutzea bota du Barakaldon eta ekintza horren ondotik Bizkaian "monumentu frankista publikorik" geratzen ez dela azpimarratu du.

"Erakundeen pasibotasunaren aurrean", ezker abertzalearen gazte erakundeak eremu publikoetatik ikur frankistak kentzeko kanpaina  bat abiatu zuen duela urte batzuk eta bart egindako ekintzarekin, Bizkaiko kaleetan ikur frankistarik ez dagoela adierazi dute.

Agiri batean, Ernaik ohartarazi du "faxismoa indartzen eta Espainiako 1978ko erregimena inpunitate osoz jarduten ari den garai honetan" ezinbestekoa dela "espresio faxista guztiak" salatzea.  

Gauzak horrela, "memoria justu eta demokratiko" baten alde eta "faxismoak herri honetan eragindako mina" argitara ateratzeko lanean segituko duela agindu du.

Bestalde, Barakaldoko Udalak Ernairen ekintza gaitzetsi du eta gogora ekarri du ikur frankista hori kentzea eta toki hartan gertatukoa kontatzeko panel batzuk jartzea erabaki zutela 2020ko amaieran. Hala ere, erabakia ez zen gauzatu.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak Sortu Bizkaia Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Albisteak Frankismoa Memoria Historikoa Gazteak