Politika -

Espainiako armada

Elgetako maniobra militarrak 'probokazio hutsa' direla esan du Bilbaok

Espainiako Gobernuak ikerketa bat hasi beharko lukeela uste du Jose Luis Bilbaok, "armadan ardurak eskatzeko". Gainera, ñigo Urkullu EAJko presidentea ere haserre" azaldu da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiarentzat "iraina, probokazioa eta errespetu falta" da Espainiako Armadak maniobra militarrak Elgetan egitea, hain justu tropa frankistek udalerri gipuzkoarra indarrez hartu zutela 75 urte bete diren egunean. Horregatik, "data eta toki zehatz horretan maniobra militarrak egitea nork agindu duen argitzeko ikerketa bat" eskatu beharko liratekeela uste du.

"Egun hauetan zibilen aurka egindako bonbardaketak ditugu gogoan, 36. urteko gerraren 75. urteurrena baita, eta gertatutakoa ez ahazteaz hitz egiten ari gara", adierazi du Bilbaok.

Ildo honetan, "hausnarketa hori egiten ari garen bitartean, eta urteurren honetan, Espainiako armadaren irainak jasan behar ditugu, Elgetan hain justu Francoren tropa faxistek herria hartu zutela 75 urte bete direnean".

Horregatik, ekintza horiek norbaitek programatu dituela uste du eta ez direla ezustean gertatu.

Bere ustez, "ardurak eskatu behar zaizkio armadari eta maniobrak planifikatu dituztenei".

Urkullurentzat "belizista eta probokatzailea" da armadaren presentzia Elgetan

Iñigo Urkullu EAJko presidentea "haserre" azaldu da Espainiako armadak Elgetan egin dituen maniobra militarrengatik eta horrek "pentsamolde belizista eta probokatzailea" azaltzen duela adierazi du.

"Indarkeria atzean utzi nahi dugu, baita pentsamolde belizista ere", adierazi du Urkulluk.

Urquijok manipulazio politikoa salatu du

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak "politikari batzuen manipulazio politikoa" salatu du Elgetako maniobren inguruan.

Ohar baten bitartez adierazi du "ohikoa" dela armadak Euskadin maniobrak egitea, eta "trebatze ariketak" izaten direla batik bat azaldu du. Otsailetik hona EAEn 20 inguru egin direla gaineratu du."Horregatik, susmagarria da buruzagi nazionalista batzuk egin nahi duten manipulazio", esan du Urquijok, eta "euskaldunentzat kezka ez den gai bat politikoki erabiltzea" egotzi die.

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiarentzat "iraina, probokazioa eta errespetu falta" da Espainiako Armadak maniobra militarrak Elgetan egitea, hain justu tropa frankistek udalerri gipuzkoarra indarrez hartu zutela 75 urte bete diren egunean. Horregatik, "data eta toki zehatz horretan maniobra militarrak egitea nork agindu duen argitzeko ikerketa bat" eskatu beharko liratekeela uste du."Egun hauetan zibilen aurka egindako bonbardaketak ditugu gogoan, 36. urteko gerraren 75. urteurrena baita, eta gertatutakoa ez ahazteaz hitz egiten ari gara", adierazi du Bilbaok. Ildo honetan, "hausnarketa hori egiten ari garen bitartean, eta urteurren honetan, Espainiako armadaren irainak jasan behar ditugu, Elgetan hain justu Francoren tropa faxistek herria hartu zutela 75 urte bete direnean".Horregatik, ekintza horiek norbaitek programatu dituela uste du eta ez direla ezustean gertatu.Bere ustez, "ardurak eskatu behar zaizkio armadari eta maniobrak planifikatu dituztenei".Urkullurentzat "belizista eta probokatzailea" da armadaren presentzia ElgetanIñigo Urkullu EAJko presidentea "haserre" azaldu da Espainiako armadak Elgetan egin dituen maniobra militarrengatik eta horrek "pentsamolde belizista eta probokatzailea" azaltzen duela adierazi du."Indarkeria atzean utzi nahi dugu, baita pentsamolde belizista ere", adierazi du Urkulluk.Urquijok manipulazio politikoa salatu duCarlos Urquijo Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak "politikari batzuen manipulazio politikoa" salatu du Elgetako maniobren inguruan.Ohar baten bitartez adierazi du "ohikoa" dela armadak Euskadin maniobrak egitea, eta "trebatze ariketak" izaten direla batik bat azaldu du. Otsailetik hona EAEn 20 inguru egin direla gaineratu du. "Horregatik, susmagarria da buruzagi nazionalista batzuk egin nahi duten manipulazio", esan du Urquijok, eta "euskaldunentzat kezka ez den gai bat politikoki erabiltzea" egotzi die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika PNV-EAJ Gipuzkoa Espainia Gaurko titularrak Eguneko albisteak Frankismoa Bizkaiko Foru Aldundia azken ordukoa