Politika -

PP-REN KONGRESUA

Espainian "aldaketa gosea" dagoela esan du Feijook, PPko presidente izendatu berritan

Alberto Nuñez Feijo galiziarra aukeratu dute PPren presidente alderdiaren XX. Kongresuan, botoen % 98,35ekin.

Alberto Nuñez Feijoo, gaur, PPko presidente izendatu berritan. Argazkia: EFE
Alberto Nuñez Feijoo, gaur, PPko presidente izendatu berritan. Argazkia: EFE
Alberto Nuñez Feijoo, gaur, PPko presidente izendatu berritan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainian "aldaketa gosea" dagoela esan du Alberto Nuñez Feijook, PPko presidente izendatu berritan egin duen hitzaldian. XX. Kongresua egiten ari da Alderdi Popularra Sevillan (Espainian), eta han hartu du buruzagi galiziarrak Pablo Casadoren lekukoa, botoa emateko eskubidea zuten alderdikideen % 98,35en babesa jasota.  Pedro Sanchez presidente duen Espainiako Gobernua "agortzeko bidean" dagoela nabarmendu du, alternatiba bakarra PP dela esanez.

Oraindik Galiziako Xuntako presidente ere badenak adierazi duenez,  "zatituta dagoen Gobernu bat ez dute merezi espainiarrek, zerbait hobeagoa merezi dute". Ildo horretan, Alderdi Popularrak Sevillako Kongresuan erakutsi duen "batasunean" jarri du azpimarra. Herritarren arazoei "erantzun eraginkorra" emateko gai den alderdi bakarra berak ordezkatzen duena dela azaldu du Feijook.

Halaber, "polemikak, liskarrak eta eztabaida antzuak alde batera utzi" eta "herriaren zerbitzura" lan egiteko deia egin die alderdikideei.

Bestalde,  PPko presidentea izateari utziko dion Pablo Casadok ostegun honetan iragarri zuenez, Diputatuen Kongresuko eserlekua lagako du, eta alderdian edozein erantzukizun hartzeari uko egiten dio.

PPren kongresuan hitza hartu du Casadok. Alderdi barruan lanean jarraitzea eskaini izana eskertu dio Alberto Nuñez Feijoo ordezkoari, baina aukera hori baztertzea erabaki du.

Bestalde, bere agintaldian zehar utzitako ondarea aldarrikatu du Casadok, "alternatiba fidagarri eta sinesgarria" eraiki duelako, eta orain Feijoori "Moncloaren atarian" dagoen Alderdi Popularra emango diolako. "Merezi izandako guztian berretsi nahi dut, eta edozein zauri espainiarren alde lan egitearen ondorioa da", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Espainiako Gobernua Espainia Alderdi politikoak Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Pablo Casado Blanco Alberto Núñez Feijóoren adierazpenak