Politika -

PP-REN XX. KONGRESUA

Ez dago euskal herritarrik Feijooren gertuko taldean

Alberto Nuñez Feijook Esteban Gonzalez Pons eta Miguel Tellado aukeratu ditu arlo Instituzional eta Lurralde Antolaketako idazkariorde gisa, Carmen Navarro Politika Sozialen buru, Pedro Rollan Lekuko Politika eta Politika Autonomikoaren arduradun eta Juan Bravo Ekonomian.

Bendodo, Gmarra, Feijoo eta Moreno gaur, Sevillan. Argazkia: EFE
Bendodo, Gmarra, Feijoo eta Moreno gaur, Sevillan. Argazkia: EFE
Andaluziako eta Galiziako PPko kideak hautatu ditu Feijook bere zuzendaritza berrirako

1:9

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiak bere gertuko taldea izango dena aurkeztu du gaur Sevillan, PP egiten ari den XX. Kongresuaren baitan. Atzo PPko presidente izendatu zuten botoen % 98,35ekin eta gaur bere konfiantzazko taldea aurkeztu du. Tartean ez dago euskal PPko kiderik.

Esteban Gonzalez Pons izango da idazkariorde Instituzionala, Miguel Tellado - Galiziako PPko idazkari nagusia gaur egun- izango da Lurralde Antolaketako idazkariordea, Carmen Navarro Politika Sozialen arduraduna, Pedro Rollan Politika Autonomiko eta Lokalerako arduraduna eta Juan Bravo Ekonomia idazkariordea.

Aurrez beste bi izen ere eman zituen ezagutzera: Cuca Gamarra izango da idazkari nagusi berria eta Elias Bendodo kontseilari andaluziarra, koordinatzaile nagusia.

Talde horretan sartuko dira Mar Sierra eta Marta Varela ere baina ardura organikorik gabe, Komunikazio arduradun eta Kabinete buru gisa.

Feijoo Erregearekin asteazkenean eta Sanchezekin bilduko da ostegunean

Datorren ostegunean Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin bilduko da Nuñez Feijoo. Bezperan, Zarzuelako Jauregian, Felipe VI.arekin egingo du bilera.

Palman, Presidente Konferentzian, ikusi ziren azken aldiz Feijoo eta Sanchez, eta lasaitasunez hizketan grabatu zituen kamerek, jada Casadoren ordezkoa izango zela jakina zela.

Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez, Feijoorekin aukera ikusten dute Estatu gaietan akordioetara iristea, Casadorekin ez bezala. Tartean, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren berrikuntza eta Ukrainako Gerrak eragindako ondorioei aurre egiteko Gobernuak hartu nahi duten neurrien dekretua leudeke. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Espainia Alderdi politikoak Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak PPko presidentea