Politika -
Espetxe-politika
Dispertsioak 'zentzurik ez' duela diote Auzitegi Nazionaleko epaileek
ETAk indarkeria bertan behera utziko zuela iragarri zuenetik zabaldutako eszenatoki berri honetan, ETAko presoak eta ohiko presoak parekatzearen alde azaldu dira Auzitegi Nazionaleko epaileak.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionaleko instrukzio-epaileek adierazi dutenez, ETAk indarkeria bertan behera utziko zuela iragarri zuenetik zabaldutako eszenatoki berri honetan, presoen dispertsioa dagoeneko "ez du zentzurik". Halaber, ETAko presoak eta ohiko presoak parekatzearen alde agertu dira epaile hauek.
Barne Ministerioak ETAko presoak birgizarteratzeko planaren nondik norakoak ezagutzeko zain dauden arren, Auzitegi Nazionaleko iturriek esan dutenez, "espetxe-politika diseinatzeko legezkotasun osoa du Gobernuak". 80ko hamarkadaren amaieran adostutako dispertsio honek espetxe batzuetan ETAko kideen kontzentrazioa eta ETAko buruzagiak kartzela hauek kontrolatu izana saihestea zuen helburu.
Gauzak horrela, iturri berdinek azpimarratu dutenez, "egokia da espetxe-politika egungo egoera berrira moldatzea".