Politika -

EUSKADI IRRATIA

Aitor Esteban: "85 urteren ondoren lortu dugu Espainiako Gobernuak Gernikako bonbardaketa gaitzestea"

EAJk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak uste du Ukrainatik datozen irudiak lagundu dutela gaitzespen adierazpena egitera.

Aitor Esteban artxiboko argazki batean. EFE.
Aitor Esteban artxiboko argazki batean.
Aitor Esteban artxiboko argazki batean. EFE.

play icon 9:34

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak "espresuki" gaitzetsi du Gernikako bonbardaketa, lehen aldiz. Aitor Esteban EAJk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak Euskadi Irratian horren harira azaldu duenez, "aurrerapauso bat da; 85 urteren ondoren lortu dugu Espainiako Gobernuak Gernikako bonbardaketa gaitzestea".

Estebanen esanetan, alderdi jeltzaleak aspaldi egindako eskaerari erantzun dio Espainiako Gobernuak. "Ziur asko Ukrainatik datozen irudiak lagundu dutela gaitzespen adierazpen hori orain egitera", gaineratu du.

Hala ere, Estebanek kritikatu du gaitzespen horretan ez dela Espainiako Gobernu frankistaren erantzukizunik edo barkamen eskaerarik egin.

Bestalde, Pegasus auziaz galdetuta, arazo oso larria dela esan du EAJko bozeramaileak, eta adierazi du sekretu ofizialen batzordeak ez duela auzia konponduko, Espainiako "Gobernuak azalpen orokor batzuk emango dituelako bertan, eta, gauzak ukatu ostean, gero arte esango duelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa Gernikako bonbardaketa Politika EAJ-PNV Araba Espainiako Gobernua albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Frankismoari buruzko albisteak Irratia euskaraz Memoria Historikoa