Politika -

DIMISIOA

Ustezko irregulartasunen harira Gipuzkoako DYAk esan du Bizkaikoarekiko independentea dela

Bazkide eta laguntzaile guztiei funtzionamenduaren zuzentasuna, zintzotasuna eta gardentasuna bermatzen diela azpimarratu du Gipuzkoako DYAk, eta Bizkaiko kideei solidaritatea helarazi die irregulartasunak argitzeko egin duten ahaleginagatik.

Gipuzkoako DYAren autoa
Gipuzkoako DYAren autoa
Gipuzkoako DYAren autoa

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako DYAk azpimarratu duenez, Bizkaikoaren funtzionamenduarekiko guztiz independentea da, eta elkarteak dituen kontrol-elementu zorrotzak nabarmendu ditu, "bai eta gure kontu eta balantzeen gain urtero burutzen diren auditorioak ere", Fernando Izagirre erakundeko presidente ohiak ustez egindako kudeaketa ekonomiko irregularraren aurrean

Hala adierazi du Gipuzkoako DYAk gaur goizean argitara eman duen prentsa-oharrean. Era berean, bazkide eta laguntzaile guztiei horren funtzionamenduaren zuzentasuna, zintzotasuna eta gardentasuna bermatzen diela adierazi du, eta Gipuzkoako DYAren kontabilitate-informazio guztia haien eskura jarri du. 

Testuinguru horretan, Bizkaiko DYAko kideei elkartasuna helarazi die irregulartasunak argitzeko egin duten ahaleginaren aurrean. Horrela, zenbait jarduera pertsonalek elkartearen irudia hondatu izana kritikatu du, eta nabarmendu du elkarte horietako boluntarioek 50 urte baino gehiago daramatzatela gizarteari zerbitzuak eskuzabaltasunez ematen.

Fernando Izagirre Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariak dimisioa eman zuen asteburuan, DYAko presidente izan zen garaian ustez egindako irregulartasunak direla medio, eta atzoko Jaurlaritzaren gobernu bilerak onartu egin zuen dimisioa, bi aldeek adostasuna lortu ondoren.

DYAko egungo zuzendaritzak apirilean salaketa jarri zuen Fiskaltzaren aurrean, 2016 eta 2021 bitartean Izagirre erakunde horretako presidente zela kudeaketa ekonomiko irregularra egin zuelakoan. DYAko iturriek Euskadi Irratiari adierazi diotenez, duela urtebete zuzendaritza berriak kargua hartu berritan agindutako barne auditoriak irregulartasunak azaleratu zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Bizkaiko albisteak Albisteak Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Delituak bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea