Politika -

Maiatzak 1

EH Bildurentzat premiazkoa da euskal fiskalitate "progresiboago eta bidezkoago bat"

Maddalen Iriarte EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, fiskalitate hori "ezinbesteko tresna" da trantsizio ekologikorako, soldata-arrakalarako eta gizartearen kolektibo ahulentzako neurriak abiatzeko.

Maddalen Iriarte EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko bozeramailea. EITB Media
Maddalen Iriarte EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko bozeramailea. EITB Media
Maddalen Iriarte EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko bozeramailea. EITB Media

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiatzaren 1aren bezperan, larunbat honetan izandako ekitaldi politiko batean, "aberastasunaren banaketaren" alde egin du Maddalen Iriarte EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak. Horren esanetan, "premiazkoa da fiskalitate progresiboagoa eta bidezkoagoa planteatzea, sozialki aurreratuago diren Europako herrialdeetatik gertuago", alegia.

Iriarteren iritzian, fiskalitate hori "ezinbesteko tresna" da trantsizio ekologikorako, soldata-arrakalarako eta gizartearen kolektibo ahulentzako neurriak abiatzeko. Hori bai, eraldaketa sozial eta ekonomiko hura burutzeko, Euskadik "subiranotasuna eta politikoki erabakitzeko gaitasuna" izan behar ditu.

Maiatzaren 1aren harira, politika publiko "sendoak eta eraginkorrak" aldakarrikatu ditu legebiltzarkideak, "herritarrak babesteko", eta 2008ko krisian jzotakoa berriro gerta ez dadin, non "gutxi batzuk modu eskandalagarrian aberastu ziren, gehiengo bat gero eta txiroago zen bitartean".

"Egungo krisia ezin dute langileek ordaindu; bizitza duina izateko ekonomia aldarrikatzen dugu; gehiengoaren pobreza ezin da etorkizun bakarra izan", gaineratu du. "Irtenbideak daude, esaterako, energiaren prezioan esku hartzea eta konpainia elektrikoen mozkinak mugatzea".

Hori dela eta, Lanbide arteko Gutxieneko Soldata bermatzen duen "euskal akordioa" eskatu du Iriartek, "euskal errealitate sozial eta ekonomikora egokituta", eta negoziazio kolektiborako esparru "propioa", "azken lan-erreformaren ondorioz Espainiako Gobernuak bere gain hartutako ahalmenei aurre egiteko helburuz".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Politika Langileen nazioarteko eguna Ekonomia EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Maddalen Iriarte Zerga politika