Politika -

Senatuan

Morenes: '30 soldadu maniobra militartzat jotzea gehiegizkoa da'

Defentsa ministroak "jardunaldi normaltzat" jo du Ejertzitoak apirilean Elgetan egindako martxa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Morenes Denfentsa ministroak "gehiegizkotzat jo" du Elgetan Ejertzitoak egindako martxari maniobra militarra deitzea; izan ere, 30 soldadu izan ziren Elgetatik igaro zirenak joan den apirilaren 24an. Ildo horretan, Ejertzitoak maniobra horiek egiteko eskubidea eta betebeharra dauka, "nahi duen moduan, nahi duen tokian eta nahi duenean".

Morenesek horrela erantzun die Iñaki Anasagastiri (EAJ) eta Alberto Unamunzagari (Amaiur) Senatuan ministroari egindako galderei. Ejertzitoak maniobrak egin zituen Elgetan, Intxortako borrokaren 75. urteurrenean.

Elgetako Udalak maniobra horiek egun horretan egiteagatik kritikatu zituen.

Ministroak "jardunaldi normaltzat" jo du Ejertzitoak Elgetan egindako martxa hori. Izan ere, prestakuntza ariketak direla esan du.

Ildo horretan, Morenesek esan du ezinezkoa izan dela beste data bat aurkitzea maniobra horiek egiteko; izan ere, "azken 220 urteotan ez dago herrian edo inguruetan izan ez den borroka egun bat ere".

Pedro Morenes Denfentsa ministroak "gehiegizkotzat jo" du Elgetan Ejertzitoak egindako martxari maniobra militarra deitzea; izan ere, 30 soldadu izan ziren Elgetatik igaro zirenak joan den apirilaren 24an. Ildo horretan, Ejertzitoak maniobra horiek egiteko eskubidea eta betebeharra dauka, "nahi duen moduan, nahi duen tokian eta nahi duenean".Morenesek horrela erantzun die Iñaki Anasagastiri (EAJ) eta Alberto Unamunzagari (Amaiur) Senatuan ministroari egindako galderei. Ejertzitoak maniobrak egin zituen Elgetan, Intxortako borrokaren 75. urteurrenean.Elgetako Udalak maniobra horiek egun horretan egiteagatik kritikatu zituen.Ministroak "jardunaldi normaltzat" jo du Ejertzitoak Elgetan egindako martxa hori. Izan ere, prestakuntza ariketak direla esan du.Ildo horretan, Morenesek esan du ezinezkoa izan dela beste data bat aurkitzea maniobra horiek egiteko; izan ere, "azken 220 urteotan ez dago herrian edo inguruetan izan ez den borroka egun bat ere".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua albisteak Albisteak Gaur Albisteak Debagoiena