Politika -
ESTATUA EREDUA EZBAIAN
"Monarkia edo errepublika", galdeketa ez loteslea egin dute larunbat honetan Hegoaldeko 50 lekutan
"Estatu mailako Monarkia ala Errepublika herri-kontsultaren Plataforma" mugimenduak deitutako galdeketak Podemosen, Ezker Anitza-IUren, PCEren eta antikapitalisten babesa izan du, besteak beste. 13.000 herritar baino gehiagok parte hartu du Nafarroan.
Eider Jauregi Oiartzabal | EITB Media
Estatu Espainiarreko estatu eredua monarkia edo errepublika izan beharko ote litzatekeen aukeratzeko herri galdeketa ez loteslea egin dute gaur, maiatzak 14, Estatu osoan. "Estatu mailako Monarkia ala Errepublika herri-kontsultaren Plataforma"k deituta, 700 bozketa mahai jarri dituzte botoak jasotzeko, horietako 50 bat gehiago Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Atzerrian ere 15 puntutan jarri dituzte boto-kutxak.
11:00etatik 15:00etara egon dira irekita bozketa mahaiak. Gaurko 20:00etarako jakinarazi behar ditu mahai bakoitzak bere datuak Madrilera eta bihar emango dira ezagutzera.
"Egungo biztanleriaren gehiengoak ez zuen 1978ko Konstituzioa bozkatzeko aukerarik izan, eta botoa emateko aukera izan zuenak, Estatu eredua aukeratzerik ez zuen izan. Horregatik, plataforma zabal eta anitza osatu dugu, herritarrak bi aukeren inguruan iritzia eman ahal izateko. Kontsulta loteslea izango ez dela badakigu, baina adierazpen bide bat da, parte hartzeko bide bat, eta ekintza demokratiko bat, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko" esan dute antolatzaileek.
Iruñean, adibidez, jende andana joan da botoa ematera eta oso gustura agertu dira deitzaileak.
Podemosen, Ezker Anitza-IUren, PCEren eta antikapitalisten babesa izan du galdeketak, baita hainbat herritar elkarte eta sindikaturena ere. Beste aldetik, Voxek eta PPk "legez kontrakoa" dela salatu dute.
13.437 boza Nafarroan
Guztira, 13.437 herritarrek parte hartu dute Nafarroan herri-galdeketan, "aurreikuspen guztiak gaindituta". Izan ere, egunean zehar boza-paper bikoitza inprimatu behar izan dute. Bozetatik 13.127k errepublikaren alde egin dute, 200k monarkiaren alde, 94 boto zuri izan dira eta 16 baliogabe.
Guztira, 42 boza-mahai izan dira Nafarroa osoan, 10:00etatik 15:00ak arte, monarkia eta errepublikaren artean aukeratzeko herri-galdeketarako.
Bozketa lekuak Araban
Gasteizen
-Loma Generala plaza
-Labastida plaza
-Praga etorbidea
-Espazio sala
Laudion
- Lamuza plaza
Bozketa lekuak Bizkaian
Barakaldon
-Bide Onera plaza
Basaurin
-Begoñako Andra Mari kalea
Bilbon
-Bailen kalea
- Karmelo kalea, 12. zenbakia
Elorrion
-Herriko Plaza
Erandion
-Irailaren 23 plaza
Galdakaon
-Iturriondo plaza
Ortuellan
-Catalina Gibaja kalea
Portugaleten
-Plaza del Solar
Santurtzin
-Udaletxeko paseoa
Sestaon
-Hiru kontzejuen plaza
-Balmaseda kondearen plaza
Sopelan
-Sabino Arana kalea
Bozketa lekuak Gipuzkoan
Arrasaten
-Elkano Kalea
Deban
-Foruen plaza
Donostian
-Katalunia plaza
Irunen
-Urdanibia plaza
Ordizian
-Nafarroako etorbidea
-Plaza Nagusia
Hernanin
-Zinkoa plaza
Bozketa lekuak Nafarroan
Aiegin
Altsasun
Antsoainen
Atarrabian
Barañainen
Berriozarren
Burlatan
Caparroson
Carcastillon
Cascanten
Castejonen
Falcesen
Garinoainen
Iruñean
Larragan
Lizarran
Lodosan
Lumbierren
Miranda de Argan
Marcillan
Mutiloan
Ribaforadan
San Adrianen
Sarrigurenen
Tafallan
Tuteran
Zangotzan
Ziraukin