Politika -
SAHARA
Espainiako Justiziak Gonzalez Laya ministro ohia errugabetu du Fronte Polisarioko buruzagiaren kasuan
Zaragozako Probintzia Auzitegiak Espainiako Atzerri ministro ohiaren aurkazko auzia itxi du, delitu zantzurik ez dagoela iritzita. Prebarikazio eta estalketa delituak eta dokumentuak faltsutzea leporatzen zizkioten.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Zaragozako Probintzia Auzitegiak artxibatu egin du 2021ean Brahim Ghali Fronte Polisarioko buruzagia Espainian sartu izanagatik irekitako auzia, eta Arancha Gonzalez Laya Espainiako Atzerri ministroa errugabetu du.
Brahim Ghali 2021eko apirilean iritsi zen Zaragozara, eta handik Logroñoko ospitalera eraman zuten, koronabirusak jota larri zegoelako. Hilabete eta erdiko egonaldiaren ondoren, ekainaren hasieran itzuli zen Aljeriara.
Prebarikazio eta estalketa delituak eta dokumentuak faltsutzea leporatzen zizkioten.
Dena dela, Zaragozako Probintzia Auzitegiak orain ondorioztatu du ez dagoela delitu zantzurik.