Politika -

Gasteiz

Miren Larrion ez da espetxera joango, baina 250 egun egin beharko ditu lan komunitarioetan

Roberto Ramos Gasteizko epaileak bertan behera utzi du EH Bilduren Gasteizko Udaleko bozeramaile ohiaren kartzela zigorra. Larrioni hiru urteko kartzela-zigorra ezarri zioten nortasuna ordezteagatik eta dokumentuak faltsutzeagatik.

Larrion, EITB Mediaren artxiboko irudi batean.
Larrion, EITB Mediaren artxiboko irudi batean.
Larrion, EITB Mediaren artxiboko irudi batean.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miren Larrion Gasteizko Udaleko EH Bilduren bozeramaile ohiak ez du bete beharko Gasteizko Zigor Arloko 2 zenbakiko Epaitegiak maiatzean ezarri zion hiru urteko espetxealdia. Eldiario.es-ek aurreratu duenez, trukean, Larrionek 250 lanegun bete beharko ditu lan komunitarioetan, eta "ezarritako 2.835 euroko isun penala ordaindu beharo du "hilero gehienez ere 150 eurokoak izango diren ordainketekin".

Justiziak hiru urteko kartzela-zigorra ezarri zion Miren Larrioni, dokumentuak faltsutzeagatik, egoera zibila usurpatzeagatik eta ebasketagatik; izan ere, 2021ean, lankide baten diru-zorroa eta dokumentazioa bereganatu zituen, "legez kontrako ondare-onura lortzeko asmoz".

Miren Larrionek 2021eko otsailean aurkeztu zuen dimisioa, "eremu pertsonaleko gertakari batzuengatik", eta EH Bilduk onartu egin zuen dimisio hori, eta azaldu zuen Larrionek dimisiorako arrazoi gisa aurkeztutako gertakariek "ezkerreko subiranismoaren kargudun publikoek zein organikoek sinatzen duten kode etikoa urratzen" zutela. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Politika Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Epaiketak albisteak Alderdi politikoak EH Bildu Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak