Politika -

Presoak

Garcia Gaztelu eta Parot ETAko buruzagi ohiak eta beste 11 preso euskal espetxeetara lekualdatuko dituzte

Espetxeetako Zuzendaritzak jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko espetxeetara hurbilduko dituzte.

Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazio bat Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazio bat Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazio bat Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espetxeetako Zuzendaritzak jakinarazi duenez, Euskal Herriko espetxeetara lekualdatuko dituzte Xabier Garcia Gaztelu eta Unai Parot ETAko buruzagi izandakoak. Lehendabizikoa, besteak beste, Miguel Angel Blanco hiltzea egotzita zigortu zuten. Parotek 2020an bete zituen zigorraren 3/4ak.

Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko espetxeetara hurbilduko dituzten gainerako presoak, berriz, hauek dira: Ismael Berasategi, Manex Castro, Jose Antonio Zurutuza, Aitor Agirrebarrena, Oskar Zelarain, Jon Bienzobas, Juan Manuel Inziarte, Eider Perez, Jon Igor Solana, Juan Luis Rubenach eta Felix Alberto Lopez de la Calle.

Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak zehaztuko du zein espetxetara lekualdatuko dituzte 13 pertsonok. 

Azken hilabeteotan iragarritako hurbilketa handiena da atzo jakinarazitakoa. Aurrez, uztailean eta abuztuan, hurrenez hurren, 11 eta 12 preso gerturatu zituzten. ETAko 52 preso daude oraindik Euskal Herritik kanpoko espetxeetan, Etxeratek emandako datuen arabera. 

ETAko 52 preso daude oraindik Euskal Herritik kanpoko kartzeletan
ETAko 52 preso daude oraindik Euskal Herritik kanpoko kartzeletan
ETAko 52 preso daude oraindik Euskal Herritik kanpoko kartzeletan

00:41

Erreakzioak

Iragarpenaren ostean, Radio Euskadiko "Ganbara" saioari eskainitako elkarrizketa batean, Joseba Azkarraga Sareren bozeramaileak "poza" agertu zuen, baina erantsi "denbora asko, lau urte, igaro dela espetxe politikaren aldaketa iragarri zutenetik". Nabarmendu duenez, "ez dira legez kontrako ezer egiten ari, ez dira pribilegioak, zigorra euren bizitokitik gertu betetzeko presoek dituzten eskubideak baizik".

Ifrentzuan, oso kritiko azaldu dira Dignidad y Justicia edo AVT ETAko biktimen elkarteak. Daniel Portero Dignidad y Justicia elkarteko presidenteak salatu duenez, Espainiako Gobernuak "nahiago izan du Estatuko Aurrekontu Orokorrak biktimen odolarekin onartu, alderdi demokratikoekin baino". Porteroren aburuz, erabakia "traizio berri bat da". Ildo beretik mintzatu da AVT elkartea ere. Ohar batean, Pedro Sanchezi "traizioa betetzea" egotzi dio.  "Henri Parot edo Txapote serieko hiltzaileek euren senitartekoengatik hurbil beteko dute zigorra, batere damurik agertu gabe eta justiziari lagundu gabe".

Alderdi Popularraren izenean, Miguel Tellado Antolaketa idazkariordeak esan du "nazkagarria" dela Sanchezek Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiari kasu egitea, eta "Txapote eta Henri Parot terrorista ankerrak hurbiltzea". Horren hitzetan, "Gobernuak azalpenak baino gehiago eman behar ditu. Egindakoa zuzendu, akats bat dela esan, barkamena eskatu eta lehenbailehen atzera egin behar du". 

Auziaz galdetuta, Pedro Sanchez Espainiako presidenteak gogorarazi du Jose Maria Aznarren agindupean ere presoak hurbildu zituztela, baina kasu hartan "talde terroristak hil egiten zuen eta jendea zuen bahituta". 

ETAk hiltzen eta bahitzen zuen bitartean presoak hurbiltzea leporatu dio Pedro Sanchezek PPri
ETAk hiltzen eta bahitzen zuen bitartean presoak hurbiltzea leporatu dio Pedro Sanchezek PPri
ETAk hiltzen eta bahitzen zuen bitartean presoak hurbiltzea leporatu dio Pedro Sanchezek PPri

2:04

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa Presoak Eguneko albisteak Albisteak Espetxeak