Politika -
alderdi eguna
Itxaso: "EAJk ez baditu Sanchez eta Feijoo bereizten, Euskadik ez du hainbesteko pisurik bere kezken artean"
Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkaria Andoni Ortuzarrek Alderdi Egunaren baitan egindako adierazpenez aritu da.
agentziak | eitb media
Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariak adierazi duenez, EAJ ez badu Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen eta Alberto Nuñez Feijoo oposizioko liderraren artean bereizten, "Euskadik ez du hainbesteko pisurik izango bere kezken artean".
Sare sozialen bidez igorritako mezu batean, Andoni Ortuzar EAJko EBBko presidenteak Alderdi Egunaren baitan egindako adierazpenez aritu da. Hain zuzen ere, "Espainiako politika banatzen duten" bi "blokeengandik" aldendu nahi izan du Ortuzarrek talde jeltzalea.
"Argi gera dadila EAJk alde bakarra duela: Ebro ibaiaren gainetik dago eta Euskadi du izena. Ez Sanchez, ez Feijoo", baietsi du agintari nazionalistak.
Itxasoren aburuz, EAJk ez badu Pedro Sanchez eta Alberto Nuñez Feijooren artean "bereizten" eta "ez baditu ikusten euskaldunon interesen inguruko gaietan; eskubide, babes, zein aurrerapenetan banatzen dituzten desberdintasun argiak, agian Euskadik ez du hainbesteko pisurik izango bere kezken artean".