Politika -

Udal hauteskundeak

Aburto berriz ere aurkeztuko da EAJren Bilboko alkategaia izateko

BBBk baieztatu du Aburtoren hautagaitza aurkeztu duela EAJren Bilboko alkategaia izateko. Hauteskundeak irabaziko balitu, haren hirugarren agintaldia izango litzateke.

Juan Mari Aburto. Argazkia: EITB Media
Juan Mari Aburto. Argazkia: EITB Media
Juan Mari Aburto. Argazkia: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Mari Aburto berriz ere aurkeztuko da EAJren Bilboko alkategaia izateko, alderdi jeltzaleak baieztatu duenez. Hori horrela, 2023ko udal hauteskundeetan irabaziko balu, hirugarrenez jarraian izango litzateke Bizkaiko hiriburuko alkate.

EAJren Bizkai Buru Batzarrek baieztatu du Aburtoren hautagaitza proposatu diela Bilboko afiliatuei. Orain, "militanteek izango dute azken hitza" urriaren 4an hasiko den barne prozesuan.

EAJk azaldu duenez, orain afiliatuek hautagaitza babestu ahalko dute, edo, aitzitik, beste hautagai batzuk proposatu.

Barne prozesuak bi itzuli izango ditu. Lehenengoa urriaren 16an bukatuko da. Horretan, militanteek hautagaitzak proposatu ahalko dituzte.

Bigarrena urriaren 27tik azaroaren 10era egingo dute, eta, horretan, bozketa egingo dute balizko hautagaien artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Politika EAJ-PNV Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Hautagaiak Juan Maria Aburto Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023