Politika -
Frantzia
Ion Parot ETAko presoa Mureteko espetxetik atera da
Etxean preso igaro beharko du urtebete baldintzapeko askatasunean geratu aurretik, Etxeratek jakitera eman duenez.
N. B. | EITB Media
Ion Parot ETAko kide ohia Mureteko (Frantzia) espetxetik atera da ostegun honetan, Etxeratek Twitterren duen kontuan argitaratu duenez.
"Espetxean 32 urte eta erdi eman ondoren, Baionako presoa kalean da", adierazi du euskal preso eta iheslari politikoen senideen elkarteak.
ETAren hainbat atentatutan parte hartzeagatik biziarteko kartzela zigorra ezarri zioten Paroti. Urtebeteko etxeko espetxealdia bete beharko du baldintzapeko askatasunean geratu aurretik.
Frantziako Justiziak Jakes Esnal eta Ion Parot ETAko kide ohiei baldintzapeko askatasuna eman zien irailaren 22an.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea