Politika -
Hauteskundeak
Garbiñe Ruiz, Ana Viñals eta Victor Lasa, Podemos Euskadiren alkategaiak Gasteizen, Bilbon eta Donostian
Aldundietarako, berriz, Miren Echeveste (Gipuzkoa), Eneritz de Madariaga (Bizkaia) eta David Rodriguez (Araba) izango dira zerrendaburuak, primarioetan hala erabakita.
eitb media
Garbiñe Ruiz, Ana Viñals eta Victor Lasa izango dira Podemos Euskadiren zerrendaburuak Gasteizko, Bilboko eta Donostiako Udaletarako, primarioetan hala erabakita, alderdi moreko iturrietatik jakinarazi dutenez.
Ostiral honetan, azaroaren 4an, amaitu da primarioen prozesuan parte hartzeko aukera, eta itxi dira hautagaitzak.
Militantziak erabaki du, halaber, Miren Echeveste, Eneritz de Madariaga eta David Rodriguez izatea Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako foru hauteskundeetarako zerrendaburuak, hurrenez hurren.
Bizkaian, lau urte geroago, Ana Viñalsek eta Eneritz de Madariagak errepikatu egingo dute hautagaitza legegintzaldia Bilboko Udalean eta Batzar Nagusietan egin ondoren.
Araban, Podemosek Gasteizko Udalean eta Batzar Nagusietan dituen bozeramaileak izango dira lehen aldiz hautagaitzen buruak.
Gipuzkoan ere gauza bera gertatuko da, Miren Echeveste eta Victor Lasa Donostiako Alkatetzarako eta Foru Aldundirako Podemosen zerrendetan estreinatuko baitira.