Politika -

Manifestazioa

Krisiari aurre egiteko "olatu herritar erraldoia" osatzera deitu du EH Bilduk gaurko Bilbon

"Abante! Euskal Olatua Geldiezina" lelopean egingo dute manifestazioa, 17:30ean, eta nazioarteko ordezkaritza zabala eta Espainiar Estatuko indar independentista nagusiak izango dira bertan.

Oskar Matute (EH Bildu) gaurko martxaren aurkezpen egunean. Argazkia: EH Bildu
Oskar Matute (EH Bildu) gaurko martxaren aurkezpen egunean. Argazkia: EH Bildu
Oskar Matute (EH Bildu) gaurko martxaren aurkezpen egunean. Argazkia: EH Bildu

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur egun bizi dugun "krisi egoera gaindituko duen olatu herritar bat altxatzeko" deia egin du gaurko EH Bilduk, arratsaldean Bilbon "Abante! Euskal Olatua Geldiezina" lelopean izango den manifestazioarekin. Martxa 17:30ean hasiko da, La Casillatik abiatuta, eta horren amaieran Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak hitza hartuko du.

Aurreko asteetan manifestazioan parte hartzera animatu dute EH Bilduko hainbat kidek. Horrela, "guztion bizitzak hoberako aldatuko dituen zerbaiten parte sentitzeko" deialdian parte har dezan herritarrak deitu zituen Oskar Matute EH Bilduko Kongresuko bozeramaileak.

Gaurko manifestazioan nazioarteko ordezkaritza zabala izango da, eta baita Espainiar Estatuko ezkerreko indar independentista nagusiak, hala nola, Kataluniak ERC eta CUPeko ordezkariak, Galiziako BNGkoak, Ahora Canariasekoak, Mes per Menorca eta Mes per Mallorca, Andecha Astur (Asturias), Puyalon (Aragoi) eta Valentziako ER- PV alderdikoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi albisteak Politika albisteak Bilbo albisteak Azken ordukoa Bizkaia EH Bildu Gipuzkoa Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Manifestazioak