Politika -

Zigor kodearen erreforma

Sanchezek 155a defendatu du independentzia aldarrikapenei aurre egiteko

Horren harira, Espainiako Gobernuko presidenteak ukatu egin du sedizio delitua kenduta inpunitate mezua zabaldu nahi duenik, eta uste du 155a lehenenago aplikatu behar zela.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: Efe
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: Efe
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak sedizio delitua desordena publiko larriekin ordezkatzea defendatu du Espainiako Zigor Kodea inguruko beste demokrazien pare jartzeko eta "bizikidetza" sustatzeko. Gogorarazi du Katalunian 2017an gertatutakoaren antzeko jazoerei aurre egiteko badaudela beste tresna batzuk, tartean Konstituzioaren 155. artikulua.

La Vanguardian egin dioten elkarrizketa batean Sanchezek azaldu duenez, "inbestidurako konpromiso bat da" sedizio delitua desagertzearena, eta "Katalunian adostasuna bilatzeko urrats bat". Ukatu egin du ERCri emandako zerbait denik aurrekontuak babes ditzan. "Ez du zerikusirik proposatzen ari garenarekin, ez dira eztabaidak nahastu behar", zehaztu du.

Era berean, errefusatu egin du Oriol Junquerasek hauteskundeetan parte hartu ahal izateko eta iheslariak Kataluniara itzultzeko pausoa izan denik: "Carles Puigdemontek Justiziaren aurrean deklaratzen duenean, deklaratu egingo baitu, ziur nago, 2017ko delituen erantzule egin beharko da".

Horren harira, Espainiako Gobernuko presidenteak ukatu egin du sedizio delitua kenduta inpunitate mezua zabaldu nahi duenik, eta garai hartako buruzagi politiko kataluniarrak betetzen ari diren zigorrak gogorarazi ostean, errefusatu egin du "2017an gertatutako zigorgabetzen" ari denik.

Bere iritziz, PPren akats larrienetako bat "krisi instituzionalaren erantzuna Justiziaren esku uztea izan zen"; eta "lezio handiena", 155a lehenago jarri behar zela indarrean.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Espainiako Gobernua Espainia Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak