Politika -
Udal eta foru hauteskundeak
Elixabete Etxanobe eta Juan Mari Aburto berretsi ditu EAJk Bizkaiko eta Bilboko hautagaiak izateko
Gainera, Bizkaiko EAJren Herrialde Batzarrak Ana Otadui aukeratu du hurrengo Batzar Nagusietako balizko presidentea izateko.
M. D. | EITB Media
EAJren Bizkaiko Herrialde Batzarrak Elixatebe Etxanobe eta Juan Mari Aburto aukeratu ditu, hurrenez hurren, Bizkaiko ahaldun nagusia eta Bilboko alkatea izateko hautagai bezala. Batzar berean, Bizkaiko jeltzaleen batzarrak Ana Otadui hautatu du Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenterako.
Bizkaiko Herrialde Batzarrak, beraz, oniritzia eman die ahaldun nagusia izateko hautagaia zerrendaburu duen Durango-Arratiako listari, baita Otadui lehen postuan duen Bilboko barrutiko zerrendari ere.
Era berean, Bilboko EAJren hamahiru Uri Erakundeek konfiantza osoa eman diote Juan Mari Aburto egungo alkateari, 2023ko maiatzaren 28ko hauteskundeetan hautagaia izateko Bizkaiko hiriburuan, hirugarren aldiz jarraian.