Politika -

Krisia Nafarroan

PSN: 'Jimenez egia esateagatik bota dute Nafarroako Gobernutik'

Roberto Jimenezek 19:00etan hitz egingo du hedabideen aurrean, Nafarroako Alderdi Sozialistaren Exekutibaren bileran egon ostean. Exekutiba 18:00etan bilduko da.

Lizarbek Nafarroako Gobernu-itunaren haustura konfirmatu du. EITB.
PSN Gobernu krisia | PSN: 'Roberto Jimenez egia esateagatik bota dute'
Lizarbe (PSN): "Presidenteak egia esaten duena kendu du kargutik"

01:05

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Roberto Jimenez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteordea kargutik "Nafarroako ekonomiari buruz egia esateagatik" kendu dutela adierazi du Juan Jose Lizarbe PSN-PSOEko parlamentarioak. Ostegunean, Nafarroako Gobernuko 'zuloa' Ekonomiako kontseilariak esandakoa baino handiagoa zela ziurtatu zuen Jimenezek.

Lizarbek PSN "oposiziora" doala konfirmatu du, UPNk gobernu-ituna hautsi duelako "aldebakarreko erabakia hartuta". Horren ondorioz, "krisi larria" sortu dute Nafarroako erakundeetan.

Bozeramaile sozialistaren arabera, Barcina Nafarroako presidenteak Nafarroako sozialisten idazkari nagusia gobernuko presidenteorde kargutik kendu ostean, PSNko beste bi kontseilariek "dimisioa eman eta Gobernua utzi dute".

Agerraldia, 19:00etanRoberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak 19:00etan hitz egingo du hedabideen aurrean, bart Nafarroako presidenteorde izateari utzi ondoren.

Ordubete lehenago, Jimenez Nafarroako Alderdi Sozialistaren Exekutibaren bileran izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea