Politika -

Hauteskundeak

Borja Semper politikara itzuli da, PPren kanpaina batzordeko bozeramaile karguan

PPren bozeramaile izan zen Semper Legebiltzarrean, eta Gipuzkoako alderdi popularra zuzendu zuen, 2009ko azaroa eta 2020ko urtarrila bitartean.

Borja Sémper. Artxiboko argazkia: EFE
Borja Sémper. Artxiboko argazkia: EFE
Borja Sémper. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Legebiltzarreko PPren bozeramaile ohi Borja Semper hautatu du PPren buru Alberto Nuñez Feijook kanpaina batzordeko eledun, datorren maiatzaren 28ko hauteskundeetara begira.

Ohiko batzorde bilera bukatuta, prentsaurrekoa eman du Feijook. Hitza hartu duenean, esan du kanpaina batzordeko bozeramailearen esku utziko zuela agerraldia. Semper azaldu arte, baina, ez du haren izenik aipatu.

Feijoo eskertuta eta pozik agertu da Semperrek horretarako "konpromisoa" eta "erronka" bere gain hartu dituelako. Esan bezala, PPren bozeramaile izan zen Semper Legebiltzarrean, eta Gipuzkoako alderdi popularra zuzendu zuen, 2009ko azaroa eta 2020ko urtarrila bitartean.

Gauzak horrela, Elias Bendodo kanpaina zuzendariarekin elkarlanean arituko da Semper. 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Udal eta foru hauteskundeak 2023 Alberto Núñez Feijóo