Politika -

ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIAN

De Miguel auziko epaiak berretsita, Eneko Anduezak espero du hemendik gutxira "beren kargutik kanpo" egotea

PSE-EEko idazkari nagusiak De Miguel auziaren balorazioa egin du. Ustelkeria politikoagatik EAJko hiru buruzagi ohiri ezarritako zigorrak baieztatu ditu Auzitegi Gorenak.

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia Euskadi Irratian
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia Euskadi Irratian
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia Euskadi Irratian

play icon 23:30

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJko hiru buruzagi ohiri ustelkeriagatik ezarritako zigorrak berretsi eta biharamunean, gaiak erreakzioak eragiten jarraitzen du oraindik ere. Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiaren iritziz, dagoeneko ez dago aitzakiarik pertsona horiek karguan jarraitzeko eta horregatik espero du ahalik eta lasterren kargugabetzea gauzatzea. Atzo bertan, Eusko Jaurlaritzak Alfredo De Miguel eta Koldo Otxandiano kaleratzeko agindua eman zuen: De Miguel, HAZI sozietate publikotik, eta, Otxandiano, berriz, Arabako Teknologia Parketik.

Halaber, kargutik lehenago kendu behar zirela uste du. Ildo horretan, esan du ulertzen duela EAJk eta Eusko Jaurlaritzak erabili duten argudioa, baina etikaren ikuspuntutik zerbait gehiago egiterik bazegoela.

Euskadiko Alderdi Sozialistako buruzagiak baztertu egin du bere alderdiaren erantzuna leuna izan dela. Are gehiago, horren arabera, PSE-EEren jarrera "egokia" eta "kontundentea" izan da. Bestalde, oposizioko alderdiei egotzi die hauteskunde giroan etekin politikoa atera nahi izatea.

De Miguel auziaren moduko beste ustelkeria kasu bat berriro ez gertatzeko oinarriak jarrita dauden galdetuta, baietz erantzun du. Azaldu duenez, azken urteetan lege aldetik dauden tresnak "dezente" hobetu dira eta horiekin espero du berriro horrelakorik ez gertatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAJ-PNV Araba Ustelkeria politikoa azken albisteak PSE-EE berriak Gaurko titularrak Albisteak Euskadi Irratia De Miguel Auzia Eneko Andueza albisteak