Politika -

de miguel auzia

Urkullu atsekabetuta agertu da, baina harro "EAJk bere momentuan hartu zituen erabakiez"

Lehendakaria lehen aldiz mintzatu da ostiral honetan De Miguel auziaren epaiaz, eta poza eta harrotasuna azaldu ditu haren alderdikideekiko.

Iñigo Urkullu, gaurko adierazpenetan. Argazkia: EITB Media
Iñigo Urkullu, gaurko adierazpenetan. Argazkia: EITB Media
Urkullu atsekagetuta dago zigortuak EAJko afiliatuak zirelako, baina lasai dagoela adierazi du

2:16

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakaria ostiral honetan aritu da publikoki lehen aldiz De Miguel auziaren ebazpenaren gainean. "Atsekabea" duela adierazi du, zigortuak EAJko kideak zirelako, baina bere alderdiak izandako jardunbidea goraipatu du.

"Tristura dut zigortuen familiengatik eta hurbilekoengatik", esan du Urkulluk. "Harro nago, bestetik, Arabako diputatu nagusi ohia zen Xabier Agirrek eta EAJk bere momentuan hartu zituzten erabakiez; pentsatuz, gainera, EAJren izen ona zikindua izatearen arriskua zegoela".

Hala, haren ustez EAJk egoki jokatu zuela nabarmendu eta hartutako erabaki guztiekin kontzientzia "lasai" duela gaineratu du, gerora hartutako erabakiak ere "eredugarriak" izan direla gogoraraztearekin batera, horrelakoak kudeatzeko garaian.

Lasaitasun hori azpimarratu du lehendakariak, "errugabetasun zentzua eta hartu beharreko erabakiak uztartu nahi nituelako, mingarriak izan arren".

ZURE INTERESEKOA IZAN DAITEKE: De Miguel auziko epaia irmoa da, orain zer?

Era berean, pozik agertu da "bai Ertzaintzak, bai Eusko Jaurlaritzako zerbitzu juridikoek, baita Gobernantza Publikoko Sailak ere" hasieratik azaldutako jardunbidearekin.

"Ebazpena goraipagarria da", ondorioztatu du, "niretzat eta alderdia osatzen dugun milaka kideentzat". Bukatzeko adierazi duenez, "horrek erakusten digu zer den eta zer izaten jarraitu behar duen politikagintzak; herriaren zerbitzurako, gizartearen zerbitzurako aritzea. Euskadi da gure ondare amankomuna".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak EAJ-PNV Bizkaia Albisteak Urkullu Eusko Jaurlaritza albisteak Ustelkeria politikoa azken albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak De Miguel auzia albisteak