Politika -

Polemika

Divarrek ostegunean dimitituko du, CGPJko presidenteordearen ustez

Fernando de Rosak esan du, hala izanez gero, bere ordezko jarriko dela eta "gardentasunaren" alde lan egingo duela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (CGPJ) presidenteordeak, Fernando De Rosak, Carlos Divar Auzitegi Goreneko presidenteak ostegunean dimitituko duela uste du. Halaber, bere ordezko jarriko dela eta "gardentasunaren" alde lan egingo duela adierazi du.

Presidenteordeak ezer ez aurreratzea eskatu du, eta, osteguna iristean, Divarrek dimisioa aurkeztuz gero, berak hartuko duela Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidente kargua azaldu du. Halaber, Auzitegi Goreneko presidente lanak egiten beste pertsona bat egongo litzatekeela esan du.

Gardentasun plana

CGPJko presidente moduan hartuko dituen neurri zehatzen inguruan galdetuta, De Rosak esan du azkeneko osoko bilkuran adierazi zuten bezala, ekainaren 28an gardentasun plan bat aurkeztuko dutela, CGPJko Aurrekontu batzordeak egina. "Hori da lehenengo pausoa", azaldu du.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (CGPJ) presidenteordeak, Fernando De Rosak, Carlos Divar Auzitegi Goreneko presidenteak ostegunean dimitituko duela uste du. Halaber, bere ordezko jarriko dela eta "gardentasunaren" alde lan egingo duela adierazi du. Presidenteordeak ezer ez aurreratzea eskatu du, eta, osteguna iristean, Divarrek dimisioa aurkeztuz gero, berak hartuko duela Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidente kargua azaldu du. Halaber, Auzitegi Goreneko presidente lanak egiten beste pertsona bat egongo litzatekeela esan du. Gardentasun planaCGPJko presidente moduan hartuko dituen neurri zehatzen inguruan galdetuta, De Rosak esan du azkeneko osoko bilkuran adierazi zuten bezala, ekainaren 28an gardentasun plan bat aurkeztuko dutela, CGPJko Aurrekontu batzordeak egina. "Hori da lehenengo pausoa", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia