Politika -
Ostegunean dimititu zuen
Baliteke Divarrek diru publikoa bidegabe erabiltzea, 4 epaileren ustez
Auzitegi Goreneko lau epailek CGPJren kontrol sistema kritikatu dute; horietatik bik Divarrek beti pertsona berarekin bazkaltzen zuela azpimarratu dute.
Erredakzioa
Azken hiru urteotan Auzitegi Goreneko presidente gisa Carlos Divarrek egindako bidaietan delituren bat egon zitekeela agerian utz dezaketen zantzuak daudela uste dute Auzitegi Gorenek lau epailek. Gainera, bidaia horien ''argitasun eza'' salatu dute.
Divarren kontrako kereila atzera bota zuen Auzitegi Gorenak, eta erabaki horren inguruko boto partikularrak justifikatu dituzte Joaquin Gimenez, Jose Manuel Maza, Alberto Jorge Barreiro eta Perfecto Andres Ibañez epaileek.
Boto horietan, Mazak uste du Divarrek diru publikoa bidegabe erabili izana agerian utziko luketen zantzuak daudela, ''ageriko helburu pribatuarekin egindako bidaia horietako gastuek onura ekonomikoa eragin zutelako Divarrentzat''.
Joaquin Gimenez epailearen ustez, bidaia pribatuak ordaintzeko diru ofiziala erabili izana ''diru-publikoaren desbideratzea'' izan litekeela esateko ''susmoa'' eta ''aukera'' ere badago.
Beti pertsona berarekin
Divarren bidaiek izaera pertsona zutela susmatzen dute epaile horietako bik, boto partikular horietan jaso dutenez. Izan ere, Divarrek beti pertsonarekin bazkaltzen zuela agerian uzten duten datuok omen daude.
Beti toki berdinera (Marbella eta inguruko udalerriak) joan izana azpimarratu du Maza, eta bidaia horiek beti lau edo bost eguneko iraupena zutela agerian utzi du. Gastuak jatetxeetakoak izateaz gain, bertan eskatutakoa ''etengabeko antzekotasuna'' duela argudiatu du. Horrek agerian utz lezake ''pertsona bera horiek egindako gastuak'' zirela, Mazaren hitzetan.
Divarrek gastatutakoa 28.000 euro izan ziren, eta, horren harian, Jorge Barreirok gogora ekarri du 3.000 euroko zenbatekoarekin diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzi izan zaiela aurretik beste hainbati.
CGPJren kontrol sistema kritikatu dute
CGPJren kontrol sistemak bidaien arrazoia eta bertan izango direnen izenak zehaztu behar ez izatea onartzen duela salatu dute epaileek.
Azken hiru urteotan Auzitegi Goreneko presidente gisa Carlos Divarrek egindako bidaietan delituren bat egon zitekeela agerian utz dezaketen zantzuak daudela uste dute Auzitegi Gorenek lau epailek. Gainera, bidaia horien ''argitasun eza'' salatu dute.Divarren kontrako kereila atzera bota zuen Auzitegi Gorenak, eta erabaki horren inguruko boto partikularrak justifikatu dituzte Joaquin Gimenez, Jose Manuel Maza, Alberto Jorge Barreiro eta Perfecto Andres Ibañez epaileek.Boto horietan, Mazak uste du Divarrek diru publikoa bidegabe erabili izana agerian utziko luketen zantzuak daudela, ''ageriko helburu pribatuarekin egindako bidaia horietako gastuek onura ekonomikoa eragin zutelako Divarrentzat''.Joaquin Gimenez epailearen ustez, bidaia pribatuak ordaintzeko diru ofiziala erabili izana ''diru-publikoaren desbideratzea'' izan litekeela esateko ''susmoa'' eta ''aukera'' ere badago.Beti pertsona berarekinDivarren bidaiek izaera pertsona zutela susmatzen dute epaile horietako bik, boto partikular horietan jaso dutenez. Izan ere, Divarrek beti pertsonarekin bazkaltzen zuela agerian uzten duten datuok omen daude.Beti toki berdinera (Marbella eta inguruko udalerriak) joan izana azpimarratu du Maza, eta bidaia horiek beti lau edo bost eguneko iraupena zutela agerian utzi du. Gastuak jatetxeetakoak izateaz gain, bertan eskatutakoa ''etengabeko antzekotasuna'' duela argudiatu du. Horrek agerian utz lezake ''pertsona bera horiek egindako gastuak'' zirela, Mazaren hitzetan.Divarrek gastatutakoa 28.000 euro izan ziren, eta, horren harian, Jorge Barreirok gogora ekarri du 3.000 euroko zenbatekoarekin diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzi izan zaiela aurretik beste hainbati.CGPJren kontrol sistema kritikatu duteCGPJren kontrol sistemak bidaien arrazoia eta bertan izango direnen izenak zehaztu behar ez izatea onartzen duela salatu dute epaileek.