Politika -

Katalunia

Borras: "Epaiak ez dit eragotziko Kataluniaren independentziaren alde borrokan jarraitzea"

"Berriro ere, zintzo jokatu dudala defendatuko dut, eta, hortaz, absoluzioa eskatuko dut. Ziur nago beste auzitegi batek arrazoia emango didala", ziurtatu du Parlamentu aurrean egindako agerraldian.

Juntseko presidente Laura Borras
Juntseko presidente Laura Borras
Laura Borras: ''Ez dut epaiketa justurik izan eta ezin nuen epai justurik espero''

2:30

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

JxCat-eko presidente Laura Borrasek oharatarazi du epaiak ez diola eragotziko Kataluniaren independentziaren alde borrokan jarraitzea: "Epai hau ez da irmoa, ezta bidezkoa ere, eta ez du zapuztuko politikan dudan helburu nagusia, hots, Kataluniaren independentzia lortzea".

Lau urte eta erdiko espetxe zigorra, hamahiru urteko inhabilitazioa —bederatzi prebarikazioagatik eta lau dokumentuak faltsutzeagatik— eta 36.000 euroko isuna ezarri dio Juntseko presidenteari Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak.

"Zintzo jokatu dudala defendatuko dut berriro, eta, hortaz, absoluzioa eskatuko dut. Ziur nago beste auzitegi batek arrazoia emango didala", ziurtatu du Parlamentu aurrean egindako agerraldian.

Indultu eskaera

Epaiak jasotzen du Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak indultu partziala eskatu diola Gobernuari, Borras aske gera dadin.

Gobernuko iturriek horretaz esan dutenez, epaia irmoa denean, Auzitegiaren eskaria jasotzen badute, "beste edozein auzi bezala" bideratuko dute. Oroz gain, ebazpen judizialak errespetatzeko eskatu dute, eta oraindik epaia ez dela irmoa nabarmendu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Berriak Politika Epaiketak Ustezko ustelkeria politikoa albisteak Gaurko azken ordukoa Kataluniako Generalitatearen azken ordukoa