Politika -

Katalunia

Parlamentuak argudiatu du Hauteskunde Batzordeak ezin diola eserlekua kendu Borrasi epai irmorik gabe

Kataluniako Parlamentuko Mahaiak alegazioak aurkeztea erabaki du, prebarikazioa eta dokumentuak faltsutzea egotzita.

Laura Borras, Juntseko presidentea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Laura Borras, Juntseko presidentea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Laura Borras, Juntseko presidentea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Parlamentuko Mahaiak astearte honetan erabaki duenez, alegazioak aurkezteko eskatuko die Kataluniako Ganberako zerbitzu juridikoei, Laura Borras Ganberako presidente kargugabetuari eserlekua kentzearen inguruan Hauteskunde Batzorde Zentralak egindako jakinarazpenaren aurka, Parlamentuko iturriek Europa Pressi azaldu diotenez.

Aipatu iturrien arabera, Mahaiak, PSCren kontrako botoarekin, alegazioak aurkeztea erabaki du, Hauteskunde Batzordearen esku sartzearen aurka egiteko eta Kataluniako Parlamentuaren Araudia defendatzeko; izan ere, Parlamentuak ez du eserlekua kentzea aurreikusten, epai irmo bat izan arte.

Borras Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak (TSJC) zigortu egin zuen kontratuak zatikatzeagatik, Institucio de les Lletres Catalanes (ILC) erakundeko zuzendaria zenean, eta oraindik helegitea jar dezake epaiaren kontra, baina epaia ez da irmoa.

Iturri berberek azaldu dutenez, Mahaiko PSCko kideek alegazioen aurka bozkatu dute, Auzitegi Gorenak Quim Torra presidente ohiaren eta Pau Juvilla diputatuaren kasuei buruz emandako bi epaik arrazoia eman diotelako Hauteskunde Batzordeari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Politika albisteak Ustezko ustelkeria politikoa Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Junts per Catalunya gaur