Politika -

EITB Focus

EH Bilduk lortuko luke Alkatetza Tolosan

Koalizio abertzaleak duela lau urte baino zinegotzi bat gehiago izango luke, eta EAJk, aldiz, bat gutxiago.

EITB Focus
eitb focus
EITB Focus

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk irabaziko lituzke M28ko udal hauteskundeak Tolosan, eta, horrenbestez, Alkatetza bereganatuko luke, EITB Focus makroinkestaren arabera. Egun, EAJkoa da alkatea.

Hain zuzen ere, koalizio abertzaleak 7 puntuko hazkundea izango luke bototan, botoen % 48,6 jasota, eta 9 zinegotzi lortuko lituzke, orain arte baino bat gehiago.

Aitzitik, EAJk 4 puntu egingo luke behera, eta 8 ordezkari izatetik 7 izatera pasatuko litzateke.

Azkenik, PSE-EEk eutsi egingo lioke bere zinegotzi bakarrari.

EITB FOCUS

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Bizkaia Gipuzkoa Araba Tolosa azken orduko albisteak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus Hauteskundeak Udal hauteskundeak 2023 Eae-ko udal eta foru hauteskundeak Hauteskunde inkestak