Politika -

U23KO HAUTESKUNDE OROKORRAK

Hauteskunde orokorretan posta bidez bozkatzeko epea, irekita

Eskabide-orria Espainiako Gobernuaren Barne Ministerioaren webgunean eskura daiteke, eta bide telematikoz aurkezteko aukera dago Correosen webgunean edo aurrez aurre, horren bulegoetan.

Posta bidezko botoa emateko informazioa, Correosen bulego batean. Artxiboko argazkia: EFE
Posta bidezko botoa emateko informazioa, Correosen bulego batean. Artxiboko argazkia: EFE
Posta bidezko botoa emateko informazioa, Correosen bulego batean. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik hasita, uztailaren 23an izango diren hauteskunde orokorretarako posta bidezko botoa emateko eskaera egin daiteke, hauteskunde-hitzordua aurreratzeko errege dekretua Estatuko Aldizkari Ofizialean, BOEn, argitaratu ondoren. Uztailaren 13ra arte egin daiteke eskaera, Correosen edozein bulegotan, legeak ezartzen duenaren arabera.

Hala, udal eta autonomia hauteskundeen emaitzak ezagutu eta astebete baino gutxiagora, herritarrek posta bidezko botoa emateko eskaera egin ahal izango dute hurrengo hauteskundeetarako. Uda sasoian egiten diren lehen Espainiako hauteskundeak izango dira. 2020ko EAEkoak ere uztailean izan ziren.

Hain zuzen ere, uztailaren 13ra arte egongo da eskaera egiteko epea zabalik. Norberak bere NANarekin egin beharko du eskaera, Espainian botoa posta bidez emateko eskaera egiteko. Uztailaren 19a baino lehen bidali beharko da, bidalketa ziurtatu bidez.

Eskabide-orria Espainiako Gobernuaren Barne Ministerioaren webgunean eskura daiteke, eta bide telematikoz aurkezteko aukera dago Correosen webgunean edo aurrez aurre, horren bulegoetan.

Egun batzuk geroago, eskaera egiten duen pertsonak gutun bat jasoko du etxean, alderdi politiko bakoitzaren boto-txartelak, erroldako inskripzio-ziurtagiria eta botoa ematea dagokion hauteskunde-mahaiko datuak jakinarazteko.

Boto-txartela aukeratu eta dagokion gutun-azalean sartuta, herritarrak itxi egingo du, hauteskunde-mahaiari zuzendutako beste gutun-azalean sartzeko. Gutun-azal horretan, gainera, erroldako inskripzio-ziurtagiria sartu behar du. Botoa igorri ondoren, hautesleak ezin du botoa aurrez aurre eman.

Beste herrialdeetan bizi diren herritarrak

Hautesle Erroldaren Bulegoak ofizioz bidaltzen du beharrezko dokumentazioa, eta lehen aldiz txartelak ere telematikoki eskuratu ahal izango dituzue.        

Posta ziurtatuaren bidez bozkatzen bada, atzerriko egoiliarrak dagokion boto-txartela sartu behar du bozkatzeko gutun-azalean, eta, hori, beste gutun-azal batean sartu, Probintziako Hauteskunde Batzordeari zuzenduta. Bertan, erroldako inskripzio-ziurtagiria, pasaportearen edo NANaren fotokopia bat edo nazionalitate-ziurtagiria ere sartu behar dira, besteak beste.

Dena dela, kanpoan bizi diren espainiarrek Espainiako enbaxada, kontsuletxe edo horretarako gaitutako zentroetan ere eman dezakete botoa, uztailaren 20ra arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Hauteskunde orokorrak Espainiako Gobernua Espainia Alderdi politikoak Pedro Sánchez Hautagaiak Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Correosen bulegoak