Politika -
M28
EH Bilduk eskuratuko du Bermeoko Alkatetza Guzan plataformarekin akordioa egin ostean, EAJren arabera
Jeltzaleak izan ziren indar bozkatuena (8 zinegotzi eskuratu zituzten), baina, nonbait, eta betiere EAJren gertuko iturriek Radio Euskadiri esan diotenez, Guzan plataformak bere lau botoekin babestuko du koalizio subiranista (5 ordezkari), Alkatetza horrek lor dezan.
EITB Media
EH Bilduk Bermeoko Alkatetza eskuratuko du bihar, Guzan herri plataformarekin egindako akordio bati esker, EAJko iturriek Radio Euskadiri adierazi diotenez.
Koalizio subiranistak eta plataformak ez dute itunaren berri eman, baina EAJk egintzat eman du. Hala, orain arte izandako agintea galduko lukete jeltzaleek —M28an ere indar bozkatuena izan zen—.
Bizkaiko beste hainbat udaletan bezala, Bermeoko ezein indarrek ez zuen gobernatzeko beharrezkoa den gehiengo osoa lortu. Horrenbestez, taldeen arteko itunak erabakigarriak izango dira bihar. Bermeoko Udala osatzeko bilkura 10:30ean hasiko da.