Politika -

U23

Kanpaina polarizatu eta berezi bati amaiera emango diote gaur euskal indar politikoek

EAJk Bilbon itxiko du bere kanpaina, PSE-EEk Portugaleten, EH Bilduk Donostian eta PPk Gasteizen. Sumar Euskadiko hautagaiak, ostera, Madrilera joango dira. Bestalde, UPN, PSN, EH Bildu Nafarroa, Sumar Nafarroa eta Geroa Baik azken ekitaldiak Iruñean egingo dituzte.

ETB1en egindako hauteskunde eztabaida. Artxiboko irudia.
ETB1en egindako hauteskunde eztabaida. Artxiboko irudia.
ETB1en egindako hauteskunde eztabaida. Artxiboko irudia.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk gaur itxiko du Bilbon uztailaren 23ko hauteskunde orokorretarako kanpaina, PSE-EEk Portugaleten (Bizkaia), EH Bilduk Donostian eta PPk Gasteizen. Sumar Euskadiko hautagaiak, aldiz, Madrilera joango dira Yolanda Diaz buru izango duen ekitaldian parte hartzeko. Nafarroan ere, indar politikoek ezohiko amaiera emango diote hauteskunde-kanpainari. Kanpaina hori ere oso berezia izan da uztailean egin delako eta, Iruñearen kasuan, San Fermin jaiekin batera aurrera eraman dutelako.

Jeltzaleek 20:00etan emango diote amaiera kanpainari, Bizkaiko hiriburuko Areatza pasealekuan, eta bertan mitin festa egingo dute. Bertan, Aitor Esteban, Maribel Vaquero eta Mikel Legarda Kongresurako Bizkaiko, Gipuzkoako eta Bizkaiko zerrendaburuek parte hartuko dute, hurrenez hurren. Horiekin batera, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentea izango dira.

Bizkaia ere, Portugalete, aukeratu du PSE-EEk kanpaina honetako azken ekitaldi politikoa egiteko. 18:30ean, bere jaioterriko Areilza Doktorea parkean, Diputatuen Kongresurako zerrendaburu sozialista, Patxi Lopez, hautesleak mobilizatzen saiatuko da. Patxi Lopezekin batera, Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia eta Rafaela Romero eta Daniel Senderos Gipuzkoako eta Arabako zerrendaburuak izango dira, hurrenez hurren.

EH Bilduk mitina emango du Donostiako Boulevardean, 20:15ean, eta Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiak eta Mertxe Aizpurua eta Gorka Elejabarrieta Kongresurako eta Senaturako Gipuzkoako zerrendaburuek parte hartuko dute, hurrenez hurren.

Lander Martinez, Pilar Garrido eta Guillermo Presa Sumarreko Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako zerrendaburuak Estatuko hiriburura joango dira, Yolanda Diaz koalizioko buru eta Espainiako Gobernuko presidenteordeari laguntzeko. Goizean, 11:30ean hauteskunde-ekitaldia egingo dute Donostiako Easo Plazan, Madrilgo Tierno Galvan Parkeko Auditoriumera joan aurretik, non jaia 18:00etatik 21:00etara luzatuko du ezkerreko koalizioak.

Azkenik, PPk Gasteiz aukeratu du bere azken mitina egiteko. 18:30ean izango da, Arka plazan, eta bertan egongo dira Carlos Iturgaiz Euskadiko Alderdi Popularraren presidentea eta hiru lurralde historikoetako Kongresurako zerrendaburuak: Javier de Andres (Araba), Beatriz Fanjul (Bizkaia) eta Joana Arce (Gipuzkoa). Iñaki Oyarzabal Arabako PPko presidenteak aurkeztuko du ekitaldia.

Foru Erkidegoan, UPNk kanpaina ixteko ekitaldia antolatu du 18:30ean Iruñean, Sarasate pasealekuko Foruen Monumentuaren aurrean, eta PPk bere egoitzaren atarian, 18:00etan. Bestalde, EH Bilduk kanpaina ixteko ekitaldia deitu du Antoniutti parkean, 19:00etan.

PSNk, Sumar Nafarroak eta Geroa Baik ekitaldi bana egingo dute goizean: sozialistek 12:00etan Sarasate Pasealekuan, Sumarrek 10:30ean San Jose Plazan eta Geroa Baik 10:30ean kanpainaren balantzea egingo du bere egoitzan.

Azkenik, datorren igandean EAJk hauteskunde gauaren jarraipena Bilboko Sabin Etxean egingo du. Bizkaiko hiriburuan izango dira, halaber, PSE-EE, bere egoitzan; Sumar, Silken Indautxu hotelean, eta Euskadiko PPko ordezkariak, Catalonia hotelean. EH Bilduk, berriz, hauteskundeetako emaitzak Donostiako egoitzatik jarraituko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Berriak Politika EAJ-PNV UPN PSN Geroa Bai Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako hauteskunde orokorrak gaur EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Hauteskundeak Senatua Nafarroako PP Sumar Mugimendua